Hitzaldia: zein da Fracking teknikarenegoera Euskadin?

12.06.13
Erakundea

AltErmuatiba taldeak ‘Fraking- teknikaren inguruko hitzaldi informatiboa antolatu eta deitu du gaur arratsalderako, zeina Lobiano Kultur gunean gauzatuko den arratsaldeko 7etatik aurrera. Hizlaria Aitor Urresti industri ingeniari izango da eta Euskadin egun dauden baimen eta kontzesioen inguruan hitz egingo digu, batez ere Durangaldea eta Debabarrena eskualdeei dagokionean zentratuz. AltErmuatiba taldeak Ermua fracking teknikatik libre deklaratu dadila lortu nahi du. Taldea Kulturen arteko jaialdiaren egunean, ekainaren 1eko larunbatean, stand bat jarri zuen plazan informazioa emateko.

Haustura hidraulikoa (ingelesez hydraulic fracturing edo fracking izenez ezaguna) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, produktu kimikoak edo beste zenbait partikula.

Haustura hidraulikoak kezka eragin du mundu zabalean, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ahal dituenez ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu