2013ko Santixauetako kartela, Lorea Perosanz eta Joseba Aranzabal bikote ermuarraren lana

14.06.13
Kultura eta Gazteria

Lorea Perosanz eta Joseba Aranzabal bikote ermuarrak Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen ostegun arratsean herriko Jai Batzordeak egin duen bere azken bileran. Ermuarren lana ordenagailuz egina dago. Diseinuari dagokionez, autoreak txarangen artea nagusi den instrumentua irudikatu dute: turuta. Kolore morea nagusi da, gorri ukituarekin. Putz egiten den goiko aldean gazteak ikus daitezke dantzan eta puntatik datozkien uraren azpian dantzan beste hainbat. Azpian Ermuko jaiak irakur daiteke.

Lehiaketako txapeldunek sari gisa 600 euro eskudirutan jaso dute. Lehiaketara hogeita hamabi lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, ermuarren lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango da.

Kartela ez dizuegu uzten inolako formatu eta tamaina handian, oraindik ez baitugu fitxerorik jaso. Lortu bezain azkar argitaratuko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu