2013ko gastronomi jardunaldiak une gorena izan zuen larunbateko azokarekin

17.06.13
Gizartea

2013ko Gastronomia jardunaldiek amaiera paregabea izan zuten, une goren batez bukatu baitira. Plaza jendez lepo egon zen larunbat osoan zehar, postu guztietatik pertsona asko pasa baikinen. Eguraldi aparta: ateri eta bero larregirik gabe, eguzki izpi leunak lagun izanik tarteka. Giro bikaina goizean goizetik igande goizaldera bitartean. Lobiano gastronomi Elkartea harro egon daiteke egindako lanaz. Hori bai, maila goi-goian utzi du hurrengoetarako.

Paella herrikoi eta solidarioa oso gozoa. Bederatziehun bat plater zerbitzatu zituzten boluntarioek. Plazako mahaiak, eskailerak eta inguruko guztiak txiki geratu ziren, ezusteko jantoki horretan. Merkatari eta ostalarien ordezkari eta boluntarioek lana gogotik egin zuten, giro animoso eta umoretsuan. Paella jana harmoniatsua eta giro apartan gauzatu zen. Gehiagorik ezin eskatu. Eta horren oinarri produktuak musu truk eman zituzten babesleei eta boluntarioen lana izanik. Arratsaldeko bakailao lehiaketak herritarren arreta lortu eta arrakastatsua suertatu zen. Txistorra janak jende piloa bildu zuen eta lortutako dirua ere, krisialdiarengatik zailtasunak dituzten familiei laguntzeko emango da.

Laburbilduz, egun eta aste borobila, guztiok gorde eta gogoratuko duguna.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian