Pintxoaren hirugarren ibilbidea izeneko ekimena asteburuan gauzatuko da

18.06.13
Kultura eta Gazteria

Raúl Pavo González ostalariak pintxoaren hirugarren ibilbidea izeneko ekimena antolatu du, zeina asteburu honetan bertan gauzatuko den. Egitarauak larunbat eta iganderako jarduerak iragartzen ditu motorzaleentzat. Larunbat arratsaldeko hiru eta erdietan zabalduko da izen ematea, Sirimiri upeltegian bertan. Ordu eta erdi beranduago bildutakoen lehenengo txangoa egingo dute herritik hurbil ditugun eskualdeetatik zehar. Inskribatutakoek pintxo bana dastatuko dute, aurreikusitako geldialdia egiten dutenean. Arratsaldeko 7etan, Krav-Maga, defentsa pertsonaleko teknikaren erakustaldia izango da. Gaueko bederatzi eta erdietan afaria izango dute, izena emandako guztiek. Gauen musika eta giroa uztartuko dira, ‘The Grace of Dyonisus’ eta ‘The Romanticos’ musika taldeekin.

Festak aurrera egingo du igandean, Goizeko bederatzietatik migak eta kafea egongo da tabernan gosaltzeko. Ordu bete beranduago Bike show edo erakustaldia egingo dute. Hamaiketan txangoa eginen dute inguruko herrietatik eta Elgoibarko San Miguel gainean geldituko dira. Eguerdiko ordu batean musika eskainiko du “Road and Rock” taldeak. Ordu bi eta erdietan, bazkaria izango dute. Bazkalondoan, edizioko garaikurrak eta zozketak egingo dituzte. Arratsaldeko 6etan martxa hasiko da herriko kaleak zeharkatzeko eta aurtengoa edizioari agur esateko. Igandean stand eta postuak izango dira:eraikitzaileenak, tatuajeenak, aerografiakoak eta osagaien salmentakoak.

Raulek edizioaren berri eman eta hori zabaltzeko kartela argitaratu du, horretan egitarau eta ordutegiak eskaintzen dituelarik eta, baita, izena emateko moduak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu