Udarako irakurketa gomendatuen gida
Ermuko udal Liburuategiak, Ondarroa, Markina-Xemein , Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udako denboraldi honetarako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
Udan ze berri? izenburupean adinka antolatutako titutuak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko titutuak eskeintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak, Bigarren atalal Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenengo atalak irakurketa gomendioak bidaiei buruzko liburu eta ikus-entzunezkoekin osatzen ditu.
Gidako materia guztial Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du.
Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskeintzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko