Matematikak ikasi eta irakasteko eredua goitik behera aldatu dezakeen metodoa…iristear

19.06.13
Ekonomi Sustapena

Quantitas matematika alorreko didaktika –irakaskuntza eta ikaskuntza- osatzen duen software berriaren izena da. Software berri hori aste honetan bertan aurkeztu da jendaurrean, Izarra Centre eraikinean egindako ekitaldian. Aplikazio informatiko honek aurrera pauso ikaragarria suposatuko du, ez bakarrik eskolak emateko eran baizik eta ikaslearen ikasketa sisteman ere, bere ikaste ahalmenari egokitutako ikasketa-bideak aurkituko baititu. Quantitas programak irakasleari, lan edo ardura handiago bat eskatu gabe eta ikasleen bataz besteko emaitzak modu azkarrean igotzeko balio du, ikasleak bakoitza behar duen neurri eta heinean trebatzeko aukera eskaintzen duelako. Algoritmo matematiko batean oinarritzen da. Datu batzuk sartuz gero ikasle batek lor ditzakeen emaitza aurresaten digu, modu honetan irakasleak aurretik landu ditzake gehien kostatzen zaizkion atalak.

Quantitas softwareak informatika-tresna egokien erabilera eskatzen du, eta hori horrela Qmunty Media & Education enpresak 100 ikastetxeri zazpi hazbeteko (7”) tabletak doan emateko prest dago, erabil ditzaten 6 urtez eta horiekin eta metodoarekin lan egiteko konpromisoa bere gain hartuz gero. Ekipo informatikoen sartzea Quantitas softwarea, beti ere, beraien curriculumean gehitzen duten ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5. mailan egiteko asmoa dago. Enpresa berri hau Izarra Centreren bigarren solairuan kokatzen den oinarri teknologikoa duten enpresentzako haztegian. Fundazioaren eginkizunetako bat teknologia-izaera duten eta eragin sozial handia izan dezaketen enpresak bultzatzea baita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat