Erabiltzaileei mailegatzeko aterki berriak liburutegian
Udal Liburutegiak mailegurako aterkiak berritu ditu duela gutxi. Bazkide guztiek zerbitzu hau erabiltzeko aukera daukate, premia eduki eta nahi izanez gero.
Maileguak hogeita lau (24) ordutarako egiten dira eta aterkia eramaten duenak bere bazkide txartela erakutsi behar du. EITBk 10 aterki tolesgarri bidali dizkio liburutegiari eta zerbitzuak erabil gai eta egoera onean zeuden apurrak ordezkatu ditu.
Aipatzekoa da zerbitzu hau abian jarri zenetik 200 pertsonei utzi zaizkiela gutxi-gorabehera maileguan aterki bana.
Ekimen honen bidez Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuari balioa eransten dio, eguraldiak laguntzen ez duen egunetarako edo liburutegian egon ondoren irteterakoan euria hasi duela konturatzen diren herritarrei lagunduz.
Liburutegiko langileek eskerrak ematen dizkio EITBri egindako emariagatik.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat