Euskadiko Eskola jasangarrien saria jaso du Eskolabarrik
Iñigo Urkullu Lehendakariak EAEko Eskola Jasangarriei saria banatu dizkie orain egun batzuk Madariaga Dorrean egindako ekitaldian. Autonomi Erkidegoan hogeita bost ikastetxeri banatu zaie ziurtagiria, horien artean Eskolabarri ermuarra izan dugularik. Ikastetxeak orain bi urte lortutako eskola jasangarria izatearen aitormena berritu egin du, baldintzak betetzen segitzen duelako.
Ikastetxeak Eskola Jasangarria izanagatik jaso zuen bandera sarreran jarri du eta ikusgai ipini Busturiako ekitaldian Jasone Izarra zuzendariak Mari Jose Prieto Eskola Agenda 21eko arduradunarekin batera jasotako diploma.
Sari banaketa Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan kokatzen da, zeina Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak abian jarri zuen orain hamar urte, Ingurugela deritzaten azpiegituraz baliatuta. Bizi dugun gizartearekin bat dauden eta Eskola jasangarriak izan daitezen proiektua abian jarri, aholkularitza eskaini eta apurka aurrera egiten laguntzen duen azpiegitura da Ingurugela.
Egindako ahalegin eta lanagatik, Zorionak ematen dizkiegu ikastetxeko kide guztiei.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da