Paella erraldoian eta txistorra janean bildutako dirua astelehenean entregatuko du Lobianok

21.06.13
Gizartea

Lobiano Gastronomia Elkarteak astelehenean –ekainak 24an- entregatuko du gastronomi jardunaldien barneko azokan lazken larunbatean egindako paella erraldoian eta txistorra janean bildutako dirua. Lobiano elkarteak taloia sinbolikoa entregatuko dio herriko Udalari astelehen eguerdian egingo den ekitaldian. Jesús Portugal kideak herriko alkate Carlos Totorikaren eskuetan jarriko du taloia, Osokoaren Bilkura aretoan eguerdiko ordu 1etan egingo den ekitaldian. Bildutakoa ez da ezagutzera emango asteleheneko ekitaldira egin arte, nolanahi ere jakin badakigu dirutza dezente dela, hainbat mila euro. Horren barne daude paellaren 800 razio edo anoengatik bildutakoa, hainbat denda eta tabernetan eros zitezkeen zero lerroko ticketekin lortutakoa eta arratsaldeko txistorra janean eskainitiko pintxoengatik bildutakoa. Horrez gain, anonimoki diru kopuruan eman dituzten hainbat ere izan dira. Diru guztia, jada, udal Gizarte Ongizateko sailari eman zaio, krisialdi ekonomikoaren eraginez eta langabezia pairatzen ari diren hainbat familietako kideei laguntzen erabil dezaten.

Paella erraldoia egin zela ia astebete pasa eta gero, gehien entzuten den hitza zorionak da, oso gozoa baitzegoen. Ekimenaren lelotzat hartutako ‘Batzen gaituena’ esaldiak adierazten duena baino gehiago bilatu da, lankidetza, borondatezko talde eta auzolana, aspaldidanik ikusten ez genuen motakoa. Orba Kardinalaren plazara oro har hurbildu ziren pertsona guztien eskuzabaltasuna ezaugarri izan zen, ekarpentxoa egitea eta laguntzea, besteen alde egitea. Eta horien artean kontatu behar ditugu bereziki, boluntario gisa lanean ibili ziren berrogeita hamarrak, bai jakia prestatzen eta bai prestatutakoa azkar eta txukun banatzen, jendeak bero eta gozo dastatu zedin. Pertsona guztiak atenditzen ordu bete baino gutxiago erabili zuten. Jesus Portugalek lanean eta laguntzen ibilitako guztiak gogoan hartu nahi izan ditu, guztia borobil ateratzeko ezin besteko izan baitziren. Portugalek aditzera eman digunez “erronka nagusia ez zen izan paella prestatzea, baizik zortziehun lagunen eskariari egokiro eta azkar erantzutea, hain denbora urrian. Giro aparta izan zen plazan eta herrian. Ermuko biztanleria zailtasunak pairatzen ari diren bizilagunekin bat egin zuen. Ez dago gehiago eskatzerik”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.