Euskarako dirulaguntzen deialdia zabalik

21.06.13
Euskara

Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko pertsona, elkarte eta entitateek, Euskara sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Laguntza edo diru-laguntza honek 11.700 eurotako partida du eta hainbanaketa eginez, deialdi honetan interesa duten pertsona, elkarte eta entitateen artean banatuko da. Interesdunek 8:00etatik 15:00etara , astelehenetik ostiralera Abiapuntura jo dezakete eskabidea egiteko behar den informazioa eta dokumentazio guztia eskuratzeko, edota udalaren Webgunetik jaitsi dezakete. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak eta beharrezko dokumentazio guztia Abiapuntun aurkeztuko beharko dira 2013ko uztailaren 15era arte, eguneko 15:00ak baino lehen.

Euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzea sustatzeko oso garrantzitsuak direlakoan, hurrengo programa motak diruz lagunduko dira:

  • Tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak) bildu, babestu eta gizartean erabiltzeko asmoz berreskuratzeko programak.
  • Euskara tokiko kultur, kirol, aisia eta astialdiko elkarte eta taldeetan erabiltzea sustatzen duten programak eta jarduerak, haurtzaro eta nerabezaroaren arloan arreta berezia jarrita.
  • Euskara herritarren artean erabiltzea edo euskara erabili ohi ez duten sektore zehatzetan erabiltzea sustatzen duten programak eta jarduerak.
  • Programa berritzaileak edo bereziki interesgarriak, beren xede nagusia euskararen eguneroko erabileraren normalizazioari eragitea dela.
  • Euskararen ospea berreskuratzeko asmoz gizarteak kontzientzia hartzea sustatzeko programak.
  • Tokiko euskarazko komunikabideak sustatzeko programak

Informazio gehiago eta dokumentazioa: iragarki-ohola digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte