Ermuarrok ez dugu kalerik egiten: 5.012,40 € batutako dirua
Lobiano Gastronomia Elkarteak 5.012,40 € entregatuko ditu gaur gastronomi jardunaldien barneko azokan azken larunbatean egindako paella erraldoian eta txistorra janean bildutako zenbatekoaren dirua. Lobiano elkarteko Jesus Portugal ordezkaria, Titanic tabernako Jesús González ostalaria eta dendarien izenean Ibone Medina kideak, taloia sinbolikoa eta elastikoa entregatuko diote eguerdian herriko Carlos Totorika alkateari eta Gizarte Ongizateko zinegotzi eskuduna den Fernando Lecumberriri. Kopuru horren barne daude paellaren 800 razio edo anoengatik bildutakoa, hainbat denda eta tabernetan eros zitezkeen zero lerroko ticketekin lortutakoa eta arratsaldeko txistorra janean eskainitiko pintxoengatik bildutakoa. Horrez gain, anonimoki diru kopuruan eman dituzten hainbat ere izan dira. Diru guztia, jada, udal Gizarte Ongizateko sailaren eskuetan dago, krisialdi ekonomikoaren eraginez eta langabezia pairatzen ari diren hainbat familietako kideei laguntzen erabil dezaten.
Diru hori elikagaien Bankuak hilero laguntza behar duten familiei egiten dien banaketa indartzeko erabiliko da, bankuaren bide jasotzen ez diren gaiak erosteko erabiliko baita”, alorreko zinegotzi eskuorde den Fernando Lecumberrik aditzera eman duenez. Horrez gain, agintariak erantsi duenez diru hori herriko denda eta merkataritzako establezimenduetan gastatuko da osorik, dauden beharrak asetzeko helburuarekin. Jesús Portugal eta González datorren urtean esperientzia errepikatzeko prest agertu dira, baina ‘paella zertxobait handiagoa izan beharko duenaren’ inguruko txantxa konplizea eginez elkarren artean.
Emaria ekarri duen hirukotea pozarren agertu da paeelaren erronka aurrera atera izanagatik eta herritarrak emandako erantzun paregabeagatik. Batek esan duenez, “Ermuarrok ez dugu horrelakoetan eta laguntza eskatzen denean kalerik egiten. Bildutakoek boluntarioek agertutako lortura eta lana azpimarratu dute, eta baita herritarrek parte hartzea, beti ere lagundu eta helburua lortze arren, kasu guztietan. .
Paella erraldoia egin zela ia astebete pasa eta gero, gehien entzuten den hitza zorionak da, oso gozoa baitzegoen. Ekimenaren lelotzat hartutako ‘Batzen gaituena’ esaldiak adierazten duena baino gehiago bilatu da, lankidetza, borondatezko talde eta auzolana, aspaldidanik ikusten ez genuen motakoa. Orba Kardinalaren plazara oro har hurbildu ziren pertsona guztien eskuzabaltasuna ezaugarri izan zen, ekarpentxoa egitea eta laguntzea, besteen alde egitea. Eta horien artean kontatu behar ditugu bereziki, boluntario gisa lanean ibili ziren berrogeita hamarrak, bai jakia prestatzen eta bai prestatutakoa azkar eta txukun banatzen, jendeak bero eta gozo dastatu zedin. Pertsona guztiak atenditzen ordu bete baino gutxiago erabili zuten. Jesus Portugalek lanean eta laguntzen ibilitako guztiak gogoan hartu nahi izan ditu, guztia borobil ateratzeko ezin besteko izan baitziren. Portugalek aditzera eman digunez “erronka nagusia ez zen izan paella prestatzea, baizik zortziehun lagunen eskariari egokiro eta azkar erantzutea, hain denbora urrian. Giro aparta izan zen plazan eta herrian. Ermuko biztanleria zailtasunak pairatzen ari diren bizilagunekin bat egin zuen. Ez dago gehiago eskatzerik”.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera