Eskolabarri ikastetxeko eta LH 5 mailako gelak eskuratu du logotipoen lehiaketa

24.06.13
Ingurumena

Ingurumen udal Zerbitzuak aurtengo ikasturtean hogeigarren urteurrena betetzen zuenaren aitzakiaz, hori definitzen duen logotipo bat lortzeko asmoz lehiaketa antolatu dugu. Hori horrela, Lehen Hezkuntzako ikasleriarentzat lehiaketa prestatu dugu, non gela bakoitza aurkez zitekeen. Lehen Hezkuntzako gela bakoitzak marrazki edo logo bana aurkeztu behar zuen.

Lehiaketari erantzunez hogeita bat irudi jaso ditugu, guztiak txukun landuak, gazteek ingurumenarekiko eta eskaintzen zaien zerbitzuarekiko duten interesaren isla.

Aurkeztutako marrazkien artean ikastetxeetako irakasleek alorreko politikari eta teknikariekin batera bozketa egin eta irabazle bat aukeratu dute. Gela irabazlea zein zen ekainaren 6an egindako pleno txikian eman zen ezagutzera, aretoan gelako kide bat zegoenez gero, irabazlea jasotzen zuen txartel eta gutuna jaso ahal izan zuelarik, Totorika alkatearen eskuetatik.

Gela irabazlea, Eskolabarri ikastetko eta Lehen Hezkuntzako 5. maila izan da. Talde lan txukuna. Aurreko astean, ingurumen alorreko zinegotzi Félix Prol gela irabazletik pasa zen ikasleei saria banatzera. Zorionak guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26