Herritarrak eredu
“Herriak aldatu egin dira; autoak lehenetsi egin dira eta horregatik ez dira osasungarri hiri eta herriak, arriskutsuak izateaz gain haurrontzat.
…Gure ustez, beharrezkoa dugu eredua aldatzea eta hiri jasangarriagoaren alde egitea. Horretarako mugitzeko ditugun moduak aldatu behar ditugu eta gure herrietako planeamendua egokitu, oinezkoak duen garrantzia aitortu eta aintzat hartuz"…
Aurreko paragrafoak Eskolabarriko eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak esandakoa hitzez-hitz. Herriko ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek bigarren urtez mugikortasuna landu izan dute Eskolako Agenda 21 egitarauaren barne, hemendik urte gutxi barru ikasle horiek herriko zirkulazio eta bide segurtasunaren arazoetan aktiboki hartuko baitute parte.
Eskolako Agenda 21 programak parte hartzen duten ikastetxeetan eta ingurunean garapen jasangarri baten aldeko heziketa bultzatzen du, garapena posible egiten du arazoak ebaztea eta hiritar parte-hartzaileak izan daitezen heziz; gizartearen, eskola eta herriko ingurumenaren arazoetan jakitun izan daitezen, horren inguruan adostu eta gaiak hobetzeko proposamenak egin ditzaten.
Aurten luzatu dituzten proposamenen artean Ongarai auzoko ikastetxetara doan bidea are seguruagoa bihurtzea egon da, Gure Etxea eraikinetik Betiondora arteko bide zatia noranzko bakarrekoa eginez, ikastetxeetako sartu eta irteera uneetan sentitzen duten arriskua gutxitzeko asmoz.
Gure seme eta alaben heziketa inplikaturik gaude guztiok
Ikastetxea gure seme eta alaben errealitatetik hurbil dagoela kontziente izan behar dugu, ikastetxerako joan-etorrietan gerta daitezkeen istripuen prebentzioan aktiboki inplikatu beharra duen arren, horren ardura ez dagokio berari bakarrik. Gurasook lagundu egin behar dugu seme eta alabei espazio horietan zirkulatzen eta ibiltzen irakatsi behar diegu. Eta noski, autoan eta gidatzen goazenean, zirkulazio arauak errespetatu eta bete behar ditugu.
Motordun ibilgailuen trafikoa orokortu eta izugarri hazi egin da, gure bizitzaren erabat txertatuz. Horrek aurrerapena, azkartasuna eta erosotasuna ekartzeaz gain, hainbat arazo ere ekarri ditu eskutik.
Orain gutxira artean gidari eta oinezkoek elkar bizi ginen hirietan, arazo larregirik gabe. Tamalez, ibilgailu kopurua etengabe hazten da eta zirkulazioa masifikatu delarik izugarri, orain ibilgailu eta oinezkoek ongi konpondu ez izateraino eraman gaituelarik.
Gaur egun trafikoak eragindako arazoak areagotu egin dira kotxea hiri barruan ere edozertarako erabiltzen delako modu intentsiboan, edozein auzotik hirigunearen erdira dagoen distantzia txikia izanik ere.
Hirigunean gidatzea ez dela gauza erreza jakin behar dugu. Are gehiago, ez genuke kotxea erabili behar oso beharrezkoa izaten ez den kasuetan salbu.
Ondoko okindegira ogia erostera joateko ere kotxez joan ohi gara, establezimenduaren aurrean aparkatzea eta guzti nahi izaten dugularik, espaloi gainean, bigarren lerroan edo zama-lanetarako gunean utzi behar izaten badugu ere. Hori egiteak, hainbat arazo sortzen dizkigu pertsonoi.
Tamalez, gure gizarte honetan guztiak balio duela eta kaleak gureak direla dirudi, okupatzeko eskubidea dugula sinetsiz eta gune publiko hori topagune, elkarbizitza eta gizalegez babesteko dugun beharra ahantziz, non pertsona guztiak zirkulazio aske, aisialdi eta jolasak garatu ahal izango ditugun, gure jarduerak hiri partekatzen dugu guztion inolako ondasun edo pertsonen eskubideei kalterik eragin gabe.
Azaldutako arazoari konponbide bat emateko guztiok aktiboki inplikatu beharra dugu, Udalak eta baita herritarrak.
Udalari zirkulazioa hobetzeko neurriak hartzea eta agintzea dagokio, baita sinale bertikalen eta lurrekoen mantentzea ere; aparkalekuak prestatzea eta, azkenik, ezarritako arauak betetzen ez dituzten guztiak zigortzea.
Herritarroi aldiz bide hezkuntzaren oinarrizko arauak betetzea dagokigu oinezko garenean eta trafiko arauak gidari garenean eta, kasu bietan, bide publikoetako gainerako erabiltzaileak errespetatzea beti ere.
Guztiok oinezko garela eta gidari, batzuek besterik ez, gogoan hartu behar dugu. Hortaz, Ermua hobetu nahi izanez gero, guztiok batera eta guztion arteko lana izanik.
Aparkalekuak hobetu egingo dira
Gure Etxeatik Anaitasuna Ikastolaren izkinara arteko zatia gure herriko puntu beltza da bide segurtasunari dagokionean, hainbatek larregizko abiaduran zeharkatzen zutelako gainerako erabiltzaileak arriskuan jarriz.
Esan bezala, bi auto gurutzatzen diren bakoitzean arriskua eragiten da nahitaez, bide oso estua delako birentzat.
Gure Etxeatik Anaitasuna Ikastolaren izkinara arteko zatia noranzko bakarreko zati izateko jarri ondoren, aldapa horretan egun ditugun aparkalekuen orientazioa aldatu egingo da, galtzadaren zabalera 3,20 metrotan lagatzeko. Pasabide estua ikusiz gero, gidariok abiadura motelduko dugulakoan gaude. Aldaketa horri esker, aparkatzeko gaur egun ditugun 19 lekuetatik 38ra pasako gara, Ongaraiko auzoan dagoen eskasia egoera leuntzen lagunduko duelako.
Aipatu aldaketa eta hobekuntza horiek egiteko4.630,14 euro erabiliko dira, horrekin lurreko seinale eta markak pintatuko baitira. Diru kopurua onartu dugu eta lana laster egingo da, eguraldiak laguntzen badu, lurra siku egon eta berotasuna izatea baita aproposena.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan