UKEk uztailerako eskaintzen dituen kirol jarduerak
Uda gurekin dugu, gezurra badirudi ere, eguraldiak ez baitu askorik laguntzen. Udak gure bizitzaren erritmoa eta ohiturak aldatu egiten ditu, eta zeharka bada ere, gure aisialdian eragina izanen dugu. Aisialdirako denbora gehiago izango dugu eta baita guretako ere. Udal Kirol Erakundea horretaz jakitun denez jarduerak denboraldi berriari egokitzeko eskaintza iragarri du. Guztiok asetzeko beste dago, bilatu zure jarduerarik gogokoena.
Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, ez pentsa gehiago, aukera zabala dago guztiontzat. Anima zaitez eta bila ezazu zure beharrizanekin bat datorren jarduera, aukera eta ordutegi zabala aukeran dituzu.
Aukeran 35 ordu ezberdin, hainbat kirol jarduera dibertigarri praktikatzeko!
Erantsita uztaileko kirol ikastaroen eskaintza duzu:
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da