Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da ostegun iluntzean
Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da aste honetako ostegun iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda hamabost puntuk osatzen dute. Lehenengoan maiatzean eginiko azken bi bilkuren aktak onartuko dira.
Bigarren puntuan Bizkaia Sortaldeko Industrial S.An kontseilari jarduteko J.C. Abascal Candasen izendapena onartuko da. Hirugarren puntuan, udaleko langileon lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren luzapena onartuko da. Laugarrenean gizarteratzeko udal laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketa onartuko da. Bosgarrenean, Lanbide Prestakuntza programan ikastegian datorren ikasturterako matrikulazio-arauak onartuko dira. Jarraian udal beilatoki-errausketa zerbitzua publikoa kudeatzeko kontratua arautuko duen klausula Administratibo partikularren plegua onartuko. Zazpigarrenean>LUS 02 Betiondo Bizitegi Sektorearen Plan Partziala behin betikotasunez aldatzea onetsiko da.
Zortzigarren puntutik hamalaugarrenera bitartean hainbat mozio izango dira hizpide. Lehena EJak bere aurrekontuetan Gizarte larrialdiko Laguntzen egungo eskaerari behar bezala erantzuteko diru-kopuru nahikoa ipintzearen gainean PP taldeak aurkeztu duena. Bilduk bi mozio sartu ditu, lehen Garoñaren ingurukoa eta, bestea, Informazio Batzordeak arratsaldez egitea eskatzen duena. PSE-EE/PSOEk aldiz, gainerako lauak planteatu ditu: Garoñari, eskolan hiru hizkuntza erabiltzeari; bizitza osoan zehar ikasteko prozesuari eta pertsona guztien sexu-berdintasuna eta ekitatea defendatu, sustatu, errespetatu, aintzat hartu eta hedatzearen inguruari buruz aurkeztu dituen testuak, hain zuzen ere.
Ohiko bilera denez gero, azken eta laugarren gaia eskari-galderak dira.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu