Euskara Sailak Postal lehiaketaren XIII. edizioa deitu du
Eguraldia orain arte oso lagun izan ez badugu ere, Udan gaude eta betiko moduan Euskara Sailak Postal lehiaketaren edizio berria jarri du martxan. Aurtengoa gainera XIII.a! Lehiaketak aurreko urteetako egitura bera mantendu egiten du. Lehen sariak, landetxe batean bi lagunendako asteburu pasarako txartela jasoko du. Bigarrenak, berriz, jardunaldi bateko egun-pasa bonoa spa batean. Eta hirugarrenak, bi pertsonendako afaria. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izango dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie.
Ez da oso urrun joan behar oporrez disfrutatzeko eta inguruan ere oso paraje polita ditugu. Hori nahikoa da postala bidaltzeko, postala aukeratu eta bertan izandako bizipenak kontatzea besterik ez. Jasotako guztien epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, nola idatzita dagoen, sintaxia, joskera, hiztegia...
Postalan bertan, bidatzailearekin harremanetan jarri ahal izateko telefono zenbakia ere beharrezkoa izango da. Postalak, bere seilua eta zigilu-markarekin, irailaren 30a baino lehen posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira ondoko helbidera: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia).
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko