Ermua Centro Comercial txartelaren erabiltzaileek 1.500 euro saritan irabazi ahal izango dute
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) 1.500 euro saritan banatuko ditu Ermua Centro Comercial txartela erabilita erosketak ordaintzen dituzten bezeroen artean. 5, 10, 20 eta 50 eurotako sariak erosketa-baleetan emango dira. Saridunek horren berri izango dute erosketa-ticketa jasotzean, bertan idatzita aterako baita “erosketa-balea” hitza, bertan egokitu zaien diru-kopurua adierazita izango dutelarik. Kanpaina hasi berri da eta barne hartuko ditu uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean egiten diren erosketak. Sariak Ermua txartelari atxikituta dauden establezimendu guztietan erabili eta gastatu ahal izango dira.
Erosketa-baleak egokitzen zaizkien saridunek hori erabili ahal izango dute irailaren 30era bitartean kanpainari atxikita dauden establezimenduetan.
Ermua txartela herriko 66 dendetan erabili daiteke. Erabiltzeko aukera oso ugariak dira eta horren bidez ehungintza, estetika, osasun, liburu-denda, oinetako, osagarri, argazkilaritza, altzari, elektratresna, informatika eta burdingintzako ondasun eta zerbitzuak ordaindu ditzakete titularrek.
Ermua Centro Comercial txartela: onura iturri
Txartela amaierarik gabeko onura iturria da, hainbat eta gehiago erabilita puntu andana handiagoa lortzen baita, puntuak deskontuak lortzeko erabili daitezkeelarik. Horrez gain, Hanbreko AVIA gasolindegian titularrek %2ko deskontua lortzen dute, erregaia bota eta txartelaz ordaintzen duten bakoitzean. Ermua txartelak ez du mantenu kuotarik eta horrekin erosketak finantzatu ditzakegula. Hiru hilabetera inolako komisiorik gabe eta gehiagora nahi izanez gero, lehentasunezko interes tasarekin. Gainera, ez dago aurrezki-etxez edo banketxez aldatu beharrik.
Txartelak herriko merkataritza dinamizatzen du eta herrian erosketak egiten dituztenen konfiantza saritzen. Kanpainak udalaren eta Nafarroako Caja Ruralaren laguntza du.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera