Ermua Hiria Literatur Lehiaketako XIX. Edizioaren saridunak

02.07.13
Udal Liburutegia

Aurten literatura erotikoa ardatz izan duen Ermua Hiria XIX. Literatura Lehiaketako epaimahaiak Eva María Serrano Villar (Aldaia, Valencia) saritu du Casta Diva,…tú y yo lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria Esnedy Aidé Zuluaga Hernández-I (Marinilla-Antioquia, Colombia) egokitu zaio “Hasta que desaparezca” olerkiagatik.

Euskarazko narratiba saria Nerea Ibarzabal Salegi Markina-Xemeindarrai eman zaio, Plazeratu idazlanagatik.

Euskarazko olerkia ataleko irabazlea Gorka Salces Alcalde portugaletetarra izan da, Apirila ñirñirka konposizioarekin.

Saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Saritutako lan guztiak, liburutegiaren mikrositean kontsulta daitezke

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, gaztelaniazko idazlanak 168 (53 emakume eta 115 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 184 (59 emakume eta 125 gizon). Euskarazko narratiba modalitatean 12 lan -6 emakume eta 6 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 7 lan – 5 gizon eta 2 emakume-.

Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %99ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %1 posta arruntaz baliatu izana.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Cecilio Torrens (Ongarai Eskola B.H.I.ko literatura irakaslea), Ana Pino (idazle eta irakurketa-klubeko kidea), Begoña Fernández (Berdintasuneko udal Teknikaria), eta udal Liburutegiko langileak.

Euskarazko epaimahaikide izan dira Leire Narbaiza (Udal Euskaltegiko irakaslea) eta, Udal Euskara Zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri lankidea, eta Udal Liburuzain eta Arduradun Sara Gago.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat