Zer nolako TAO izango dugu Ermuan?
Laster TAO sistema (Trafiko eta aparkamenduaren Ordenamendua) izango dugu Ermuan. Uda honetan hasiko da aplikatzen denbora mugatuz hirigunean aparkatzea arautuko duen sistema. Berrogeita bost aparkaleku egongo dira sistemaren barne, txandaka eta doan erabiltzeko. Udalbatzarra osatzen dutenen gehiengoak azken plenoan TAO jartzea erabaki zuen PSE-EE eta PP taldeek aldeko botoekin, Bilduren abstentzioarekin eta EAJren kontrakoarekin onartuz. IU-Ezker Anitzako ordezkaria ez zen bilkuran egon.
Aparkaleku horiek ordu betez eta txandaka erabiltzeko erabaki hartu da udalerriaren erdigunean txandakako aparkamenduen erabilgarritasuna osatzeko, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan dadin egin da, Zubiaurre kale nagusia egun osoan oinezkoentzat izan dadila erabaki ondoren. Zama-lanetarako ere ezin dira sartu hornitzaile eta garraiolariek. Horregatik, udalak ordenantza prestatu eta onartu du, sektorearen ordezkari legez Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eginiko eskaerari erantzunez. Ordenantzaren helburua udalerriaren erdigunean, Valdespinako plaza azpiko udal aparkaleku publikoan ez bakarrik bai eta bide publikoan ere, egun diren txandakako aparkaleku-plazen eskaintza osatzea da, eta nahi duen pertsona orok gure udalerriaren erdigunera ibilgailuarekin sartu ahal izateko eta erosketak zein bestelako edozein kudeaketa edo zerbitzu egiteko behar duten beste denboraz aparkatu ahal izatea.
Erabakiak hautsak harrotu ditu eta iruzkin eta iritzi eragin. Horren adibide, sare sozialetan eta hedabideetan ere idatzi diren lerroak ditugu. Baina, benetan zer dakigu eta norarte ezagutzen dugu Ermuan ezarriko den TAO sistemaz? Udalean jakitun gara zalantza herritarrek zalantza asko dituztela, Abiapuntu bulegoan esaterako hainbat kontsulta egin izan dituztelako. Esaterako egoiliarrentzako txartela lortzeko zer izapide egin behar ditut? Eta asteburuetan ere TAO izanen dugu? Horrelakoei eta beste hainbat zalantza eta galderei erantzun asmo, ondorengo laburpena prestu dugu.
Ermuan izango dugun TAOren ezaugarriak. Galdera edo zalantza ohikoenak
Gure herrian txandaka, doan eta ordu betez, gehienez ere, erabiltzeko 45 aparkaleku espezifiko izango ditugu. Ordu betez, gehienez ere, denbora gehiagoan luzatu ezin gabe.
Txandaka erabiltzeko aparkalekuak arautzen dituen zonaldeak ondorengoak dira:
- 1. Zonaldea: Valdespina Markesa kalea, Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 5eraino, eta Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 7raino; Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
- 2. Zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
- 3. Zonaldea. Karabixa, alde bietan.
Ordutegiak:
OTA aparkalekuan doan eta gehienez ordu betez egoteko aukera emango digu, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean, eta arratsaldeko 6etatik 8etara arte astelehenetik larunbatera. Igande, jaiegun eta abuztuan ez da TAOrik izango.
Doan ahal da lehengo ordua?
Doan lehenengoa eta hori bakarrik, ezin izango baita okupatu denbora gehiagoz. Ezin da gehiago erabili, helburua txandaka erabiltzea eta leku libreak izatea delako. Inor ezin izango du ordu bete baino gehiago aparkatu. Denbora hori gainditzen duenak ez du tasarik ordainduko, Ordenantzak arautzen duena ez betetzeagatik isuna baizik.
Ordu bete baino gehiago behar duenak –bi ordu esaterako- Valdespina parke azpian dagoe aparkalekura edo Lomi-powerreko lantegi ohira joan beharko du.
Kotxea lekuz aldatu eta zonaldeetan berriz aparkatzerik ahal dut?
Ez, inolaz ere ez. Zonalde horietan gehienez ere ordu bete aparkatu ahal izango dugu. Denbora hori gainditu ostean ezin izango da zonalde horretan gehiago aparkatuko, 2 ordu pasa arte.
Non eta nola izapidetu dezaket egoiliarren txartela?
Ez da posible, ez baita egoiliar txartelik izango. Ordenantzak ezartzen duen ordutegitik kanpo aparkatzea libre egongo da. Hurrengo egunerako, berriz ere, libre utzi beharko dugularik txandaka erabiltzeko.
Ermuko sistema gainerako hiriburu eta herrietan dutenaren desberdina izango da nolabait.Helburua da behar duenak hirigune erdian aparkatzeko lekua izatea baita, txandaka erabiltzera derrigortuz. Gehien ordain dezakeenak ezin izango du denbora gehiagoz erabili. Berdintasunezko sistema da, gidari guztientzat doan denbora tarte berdina.
Aparkalekuaren kudeaketa eta kontrola
Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egingo da, Udaltzaingoak egin beharko duen ikuskapen-lanaz gain.
Zigorrak
Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 €ko isunarekin zigortuko dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa (100 €) izango da.
Ordenantza osoa jarraian uzten dizuegu, pdf formatean.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan