Ingeles eta frantsesezko mintzapraktika taldeek amaiera eman diote aurtengo denboraldiari

05.07.13
Udal Liburutegia

Ingeles eta frantsesezko mintzapraktika taldeek amaitutzat eman dute aurtengo denboraldia. 84 pertsonek hartu dute parte apirila, maiatza eta ekainean udal Liburtegiak antolatu dituenasteroko bileretan (talde bakoitzean, hurrenez hurren, ingelesean 68 eta frantsesean 18 pertsona).

UPV/EHU eta Auzopolis-en (Denboraren Bankua) laguntzaz antolatutako ekintza honek hizkuntza bat giro lasaian praktikatzea izan du helburu, eta hizkuntzetako maila desberdinak dauzkaten pertsonek hartu dute parte.

Saioak praktikak egin behar dituzten UPV/EHUko ikasleek (Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatekoek) eta Auzopoliseko kideek dinamizatu dituzte, zeintzuk berbaldiak gidatu eta eztabaidarako gaiak proposatu dituzten. Ekimenaren helburua ez da klaserik jasotzerik izan, atzerriko hizkuntza batez hitzegiteari eta ideiak azaltzearri beldurra galtzea baizik.

Bilera hauetan partehartzaile pare batek herri mailan ingelesa praktikatzeko aukera emango duen tresna berri batez informatu zuten: Facebook-en sortu berri duten speakingenglishermua taldea.

Astearteko ingeleseko taldea Liburutegian bertan bildu da, 19:00etatik 20:30era, eta ingeleseko beste bi taldeak ostiraletan Lobianon, bat 17:15etik 18:30era, eta bestea 18:30etik 20:00etara. Frantsesezko taldea ostiraletan bildu da, Liburutegian, 19:00etatik 20:30era.

Liburutegiak udazkenean ekintzari jarraipena emateko asmoa du, irakurketa kluba ingelesez antolatzeaz gain. Ekimen honetan parte hartzeko izenemate epea berehala zabalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat