Zuntz optikoak krisialdiari aurre egiten lagunduko dizu. Datu-zentroa hodeian: aukera ETEntzat
Enpresa Txiki eta Ertainek erabil ditzaketen eta gure herrian estrategikotzat jo dugun zuntz optikoak eta teknologia berriek dakartzaten aukeren inguruko jardunaldi batean parte hartu dute herriko hainbat enpresek. Jardunaldia ekainaren amaieran egin zen eta teknologiak eta horiek zabalduko dituzten aukeren inguruan hitz egiteko. Zuntz optikoa herrira zabaltzeko proiektua aurrera doa eta jada kablea etxebizitzetara iristen ari da, nodo edo konexio guneetatik. Jardunaldian IKTek lehiakortasun eta hobetze aldera eskaintzen dituzten posibilitateak izan ziren hizpide, enpresek bat datozelarik horretan jarduera ekonomiko eta aukerak gehiagotu dituztenaren irakurketan. Enpresak jakitun dira zuntz optikoak eta abiadura handiko banda zabalak produktu berritzaileen hedapenean eta kalitatearen igoeran lagunduko dutela.
Ermuan egun ezartzen ari garen sareak posible egingo du beharrezkoa izango den banda zabalera, 100 MB abiadura eta ahalmen simetrikoa eskainiko diguna, hau da saretik informazio jaisteko nahiz igotzeko, egun ditugun beharrak eta etorkizunekoak ere asetzeko. Horri esker, ETEri eta autonomoei konexio berezi eta esklusiboa eskainiz, hasi eta gara daitezen. Jardunaldian zuntz optikoak eskainiko dizkigun hobekuntza eta aukerak aztertu ziren, baita enpresetan ‘cloud’ edo hodeia erabiltzeak ekarri ditzaketenak ere.
’Cloud computing’ deritzanak Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko enpresak dituzten moduetan jauzi eta aldaketa suposatuko du eta, aukera paregabea, merkatu globalizatuan -herrialde barruan nahiz nazioartean- aritu behar dutenentzat, negozio ereduak edo zerbitzuak hobetzea ahalbideratzen duelako. Cloud computing-ak kontzeptu ugari berraztertzea eta birdefinitzea suposatzen du, esaterako, juridikoak, izaera pertsonaleko datuena besa, jabetza intelektualarena, sinadura elektronikoa, aplikagarri den jurisdikzioa, interoperabilitatea, informatika erabilita egin daitezkeen arau edo lege hausteak, etab…
Datuak babesteko beharrari buruz hitz egiteko Datuak Babesteko Euskal Agentziaren zuzendaria, Iñaki Pariente Prada, egon zen jardunaldian. Eusko Jaurlaritzaren agentziako zuzendariak ‘Cloud Computing eta Datu Pertsonalak babesteko beharraren inguruko aspektuak azaldu zituen. Cloud Computing-eko zerbitzuak erabiltzeak talka egiten du askotan legerian pribatutasunari eta Datu pertsonalak Babestu beharrari buruz eskatzen denarekin. Kezka hori oso barneratua dago Espainian dugun kontrol erakundeen artean, izan ere, Datuak Babesteko Agentzia espainiarrak gaia jorratzen duen gida kaleratu berri du.
Laburbilduz, jardunaldi oso interesgarria.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du