Ermuak harrera egin dio Galizako Xuntaren Emigrazio idazkari orokorrari
Ermuak harrera egin dio gaur Galiziako Xuntaren Emigrazio idazkari orokorrari, Antonio Rodríguez Miranda jaunari. Rodríguez Udaletxean Egon da gaur eguerdian eta herriko alkateak, Carlos Totorikak eta Gizarte Ongizateko alkateorde eta zinegotziak, Fernando Lecumberrik, harrera egin diote. Hauekin batera agindari galiziarraren zain egon dira gure herrian Gazliziako Zentroko hainbat kide eta, horien buruz, elkarteko harremanetarako ordezkari den Gonzalo Alvárez. Rodriguez Miranda gure Erkidegoan igaro du asteburua, Santurtzin ospatuko den Euskal Herriko Galiziarren XXVIII eguneko ospakizunetan.
Galiziara bueltatu aurretik gaurko astelehen honetan Zentro Galiziarrak dituzten hainbat herri bisitatu ditu, tartean, Ermukoa eta Eibarkoa. Bisita erakundeen arteko lankidetza eta harremanen barne txertatzen da. Totorika alkatearen esanetan ‘ohorea da emigrazio gaietan lan eta horietara jarduten duen agintaria hartzea, “bizitzan hobera egiteko nahia izanik, lekuz aldatzea pertsonon prozesu naturala baita. Gure herrian lanera eta beren ekarpena egitera etorritako pertsona asko hartu izan ditugu, gehitu du, euskaldunak ere aukera hobeen bila irten ahantzi gabe”. Antonio Rodríguezek “herritarrengandik oso hurbil dagoen erakundearen harrera eskertu du, udala ongi ezagutzen duela gehituz, orain hilabete batzuk atzera artean bera ere zinegotzia eta udalbatzar kidea izan baita.
Antonio Miranda Euskadin ditugun zentro Galiziarren Irmandadeko Presidentearekin, Pilar Rodríguezekin, eta José María Castro kide eta ordezkariekin batera etorri da Ermura.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu