2013ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala etxean jasoko dugu

09.07.13
Kultura eta Gazteria

2013ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala etxean jasoko dugu aste honetan. Gaur bertan hasiko gara tiradaren 8000 aleak herritarren gutunontzietan banatzen. 7500 ale banatuko zaizkigu herrian, famili ermuar bakoitzari bana utzita gure gutunontzietan, gainerako bostehunak beste erakundeetara bidaliko direlarik, esaterako inguruko udaletara. Egitaraua hiru formatutan argitaratu da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handian (A4).

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean, azken urteetan egin bezala. Egitarauaren azalean Lorea Perosanz ermuarraren eta Joseba Aranzabal kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazleena. Argazkiak, Ainhoa Lasuen kazetari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko mezua, euskara sailarena eta tratu txarren kontrakoa jasotzen dira. Horrez gain, aurtengo alean Zezen eguneko paella lehiaketako oinarriak ere erantsi dira guztion ezagutzarako, urtero Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoaren ordez, oso ezaguna baita. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko. Programa ikus eta behera ekar daiteke baita ere, web korporatibo honen sarrerako orrialdean utzi dugun ikonoari eraginez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu