Udalekuetan dabiltzan haurrek Makineri Eskola eta Izarra eraikinak bisitatu dituzte
Lehen Hezkuntza ikasle izan eta 6 urtetik 9ra bitartean dituzten gaztetzoek udalak duen eta Toki Garapen alorrak kudeaturiko obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola bisitatu dute gaur goizean. Taldea Eremu akademiak antolatu eta ingelesa eta Euskara uztartzen dituen udalekuetan parte hartzen ari da. Idustri alor horietan lan egingo duten langile kualifikatuak prestatzeko homologatua dagoen zentroa da. Noizean behin hainbat eskola eta bere gela, material, azpiegitura eta makineria bisitatzen dute talde eta kolektibo ezberdinek.
Gaurkoan Eremu akademiak antolatutako udalekuetan dabiltzan ikasle taldea izan da Izarra, aipatu eskola bisitatzen. Bertan eskolako makinaria eta bere funtzionamendua ikus eta ezagutu dute, makineria mantentzeko tailerrak, makinen simulagailu gelak, irratiko kontrol maketak eta modeloak eta hondeaketa eta altxatzeko makinak ikusi dituztelarik. Ikasleek simulagailuak eta maketak ikusi eta ukitu ahal izan dituzte, baita makinak ere. Eta diorama bat ere ikusterik izan dute, eskolan egindako azken lana dena. Diorama maketa mota oso landua da, non figurak erabiltzen diren –gizakienak, ibilgailu edo animalienak- bere ingurune errealean aurkeztuta, eszena edo konposizio ahalik eta errealena agertzeko. Kasu honetan mehagintza eta altzatzeko makineria hainbat erakusten da lan-eremu ezberdin eta errealak simulatuz.
Taldea oso pozik geratu da, bisita giro ludiko eta interaktiboan egin baita.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du