Ekintza bandalikoa Ongarain: jaisteko debekuaren seinaleak zerratu eta menditik behera bota dituzte
Oraindik identifikatu ez diren pertsona edo pertsonek Ongaraitik behera jaisteko debekua adierazten zituzten seinaleen aluminiozko euskarriak zerratu eta seinaleak skate pistako parean dagoen maldatik behera bota zituzten, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Udaltzaingoak diligentziak ireki eta salaketa jarri du Eibarko Ertzainetxean. Hondaturako material publikoak 680 euro balio du. Herri Lan taldeko lankideek ebaketa irregularra eta bizarrak agerian zituzten poste metalikoen zatiak erretiratu egin zituzten atzo goizean, inor minik ez hartzeko. Horrez gain, sakanera botatako seinaleak errekuperatu eta bertatik atera zituzten.
udaltzain agenteek gertakizuna argitzeko lanean daude eta hipotesien artean ekintza bandalikoa izatea edota Gure Etxeatik Anaitasuna ikastolara eta Vialbera doan bidera arteko 96 metroko zatia zentzu bakarrekoa jartzeko erabakiak piztu duen auzotarren haserrearekin zerikusia izan dezakeelakoan daude. Aipatu erabaki hori Eskola Agenda 21 ekimenaren barne urtero egin ohi den ikastetxeetako Ikasleen Udalbatzarra. Eskola Agenda 21 ekimaren barne eta bigarren urtez jarraian herri barneko mugikortasuna landu eta aztertu dute.
Ongaraiko ikastetxeen zonaldetik igarotzen den trafikoa lasaitzeko xedez, Ermuko eta Eibarko gidariak errepidetzat erabiltzen baitute auzoko kalearen ordez, segurtasuna igo eta mendi magalaren ondoan bateriako 18 aparkaleku plaza gehiago jartzeko asmoarekin hori berrantolatzeko erabakiak auzotarren errefusapena eta erresistentzia eragin du. Erresistentzia hori interes partikular eta alderdikoik sustatzen dihardutelarik, osotasunean proposamena kontutan hartu gabe. Auzoan laurehun bat auzotarren sinatu dute kalea zegoen bezala uztearen alde, hartutako erabakia bertan behera utzi dadila eskatuz. Sinadurak Abiapuntu entregatu dira eta kontsideratzen ari dira.
Horren harira, gogoan izan behar dugu pertsona guztiak oinezko garela eta bakarren batzuk auto gidariak. Hortaz, Ermua hobetu nahi badugu, lan hori guztion artean egin beharko dugula.
Indarra erabiltzeak edonolako aldarrikapen deslegitimatzen du, egileen jarrera erakusteaz gain
Kaleak elkarbizitzarako eta gizakion kontakturako leku nagusi dira. Kaleetan bat egiten dugu oinezkoek, txirrindulariek, automobil pribatuek, motorrek, garraio publikokoek, merkantziakoek, eta abar luze bat. Elkarrekin partekatzen dugun espazioa da, mugatua dena eta arau batzuk dituena.
Tamalez, gure gizartean denak balio duela dirudi eta kalea gurea bakarrik dela uste izanen dugu, askok hori besteen gainetik okupatzeko eskubidea dugula pentsatuaz, espazio publiko hori topatzeko, elkarbizitzeko eta gizatasun gaietarako babestu eta zaindu beharra dugula ahantziz. Pertsona guztiak askatasunean zirkulatu, aisiaz gozatu eta jolasteko, gure jarduerak hiria partekatzen dugunon eskubideei eta ondasunei kalterik egin gabe.
Pertsonok gizartean bizi gara eta horregatik eskubideak ditugu eta betebeharrak baita ere. Gune publikoa herritarren elkarbizitzarako puntua behar du izan, oinez edo autoz joaten bagara ere, eta pertsonak babestu behar ditugu automobilen kaltetan, bizitzaren gainerako gauzetan egin bezala ahulenari eskaini behar baitzaio laguntza gehiago.
Herrigintza askoz gehiago da, ekarpen egitea suposatzen baitu
Hainbat jarrerari buruzko hausnarketa egin beharrean gaude: Hondarrak edozein lekutan botaz gero; paperak zakarrontzira ezik lurrera, lorategiak ez errespetatzeak, ez eta hiriko altzariak, esaterako. Horiek lelokeri galanta da! Herria eta bere elementuak gureak dira, gure etxea, bizi garen lekua. Hortaz jabetu beharra dugu. Gauzak guztionak dira eta guztion diru eta ahaleginaz gauzatzen dira, egunero.
Herriko mantenuaren eta hori hobetzearen erantzukizuneko zati garrantzitsu bat Udaletxeari dagokio, nahiz eta inoiz hanka sartu edo interes batzuk defendatu (segurtasuna oinezkoentzako herri eredua) beste interesen (erosotasunaren edo kotxeen hiri eredua) kaltetan. Nolanahi ere, herritarron aldeko jarrera eta errespetua ezinbestekoa da zeregin horretan. Guztiok bat egin eta guretik jartzen ez badugu, hobetzea eta aurrera egitea alderrikoa izango baita.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan