Liburutegien eragin ekonomiko eta sozialari buruzko inkesta

11.07.13
Udal Liburutegia

FESABID (Espainiako Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museistika Federazioa) “Informazio zerbitzuen (liburutegi, artxibo, dokumentazio zentru, eta abarren) eragin ekonomiko eta soziala”ren inguruko ikerketa proiektu bat egiten ari da.

Ikerketa honen helburua nola laguntzen duten liburutegi publiko, artxibo eta dokumentazio zentroek ongizate sozialean ezagutzea da, eta zerbitzu hauek ekonomikoki baloratzea, egindako inbertsioa eta itzulkina aztertuz.

Gaur egun 80 liburutegi dira proiektuan parte hartzen jarduten dutenak., FESABIDEk ikerketa honetan parte hartzera gonbidatu du Ermuko Udal Liburutegia, bere erabiltzaileei "on line" inkesta bat eginez, asebetetako eta asebete gabeko eskaerei buruz eta erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuen balorazio ekonomikoari buruz datuak batuz. Inkesta betetzeko epea uztailaren 31n, asteazkenean, amaituko da.

Hau dela eta, Udal Liburutegiak erabiltzaile guztiei laguntza eskatzen die aipatutako inkesta esteka honen bidez erantzunez.Inkesta euskaraz zein gazteleraz erantzun daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat