Sutean kaltetutakoekin eta Bermeo herriarekin bat dago Ermua
Bermeon orain hilabete batzuk sutea izan zuen. Biharkoan, Athletic eta herriko futbol taldeak partida jokatuko dute Itxas Gane futbol-zelaian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Partida horretan eta horren inguruan bildutako dirua sutean kaltetuak gertatu ziren pertsonei laguntzeko izango da. Bermeotarrak etxean jokatuko dute eta hamaikakoa azken bi denboraldietan jardunean izan diren jokalariez osatuko da. Valverde entrenatzailearen taldea osorik joango da, denboraldiari aste honetan bertan hasiera eman ondoren.
Partida Nervión komunikazio taldeak emango du. Nervión Irratiak norgehiagoka zuzenean jarraitu eta kontatuko du. Aldiz, TeleBilbaok partida osoa grabatu eta gaueko hamarretan emango du diferituan. Bermeori laguntzeko asmoz emanaldiekin biltzen den guztia Bermeotarrei emango zaie. Hori horrela, Ermuak ezin izan dio uko egin laguntzeko ekimenari eta bere aletxoa jarriko dugu. Emanaldiak babestuko ditu gure herriak, 300 euroko diru kopurua erabiliz xede horrekin.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da