Urkora 69tan ezetz! jardueraren edizio berria antolatu du Artarraik

15.07.13
Kultura eta Gazteria

Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! probaren herrikoi eta lehiaketaren edizio berriari ekingo dio. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik, parte hartzea nahi duten guztien izen eman eta euro 1 utzi ondoren. Proba erronka da eta Urkora 69 minututan igotzean datza. Probak erraz samarra ematen badu ere, ez da horrela eta lehiaketa honek bere berezitasuna du, parte hartzaileek ezin izango baitute erlojurik edo denbora neurtzeko beste inolako gailurik erabili igoerako erritmo eta abiadura doitzeko. Eta horrez gain 69 minutu baino lehenago heltzen dena deskalifikatua izango da, marka horren goitik gertuen heltzen dena izango delarik irabazlea.

Artarrai mendi taldeak proba bitxi honen bitartez jaietako egitarauaren barruan goiz pasa ederra eskaini nahi dei partaideei, patxadaz eta soseguz, mendi irteera hau disfrutatu eta mendizaletasuna suspertu.

Proba honetan parte hartzeko euro bateko inskripzioa ordaindu behar da, itsulapiko batean sartuz. Gero, itsulapiko hori irabazleari emango zaio Urkoko puntan sari gisa. Artarrai taldeak dei zabala luzatzen digu herritarroi parte har dezagun, naturaz eta inguruneaz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu