Udalbatzarrak egindako azken Osoko Bilkuran hartutako erabakiak

17.07.13
Erakundea

Udalbatzak ohiko Osoko Bilkura egin zuen uztailaren 4an. Eguneko gai-zerrendak hamabost puntu zituen eta, azkenean, gaien horien inguruko hamalau erabaki hartu zituzten. Hamalau erabakiotatik, hamahiru proposatutakoaren aldeko bozketa izan zuten eta bestea ezeztatu egin zen, gehiengoak kontra bozkatu ondoren. Gaia Bildu taldeak aurkeztutako mozioa zen, zeinean Batzorde Orokorrak arratsaldez egitea proposatzen zuen. Horrez gain, Garoña ixteko eskatzen zuten mozio biak bakar batean uztartu ziren.

Gai-zerrendako gaiez gain, galdera-eskarien atalean beste hiru gaiez hitz egin eta azalpenak eman ziren, EAJ-PNV taldeak hainbat zehetasun eskatuz idatziz aurkeztutako eskariei erantzunez. Bilera arratsaldeko zortzietan hasi zen eta gaueko hamarrak eta hogeita bat minutuetan bukatu. Bertan Udalbatzarra osatzen duten hamazazpi kideetatik hamabost egon ziren, J.L. Araujok eta M. Grañak ez baitziren bertaratu.

Jarraian webgunean Osoko Bilkuraren aktak izeneko atal informatiboa bikoizten dizuegu. Taula horretan hainbat agiri dituzue, batetik eta PDF formatoan- eguneko gai-zerrenda, hartutako erabakien zerrenda eta edukia eta bozketen emaitza eta, azkenik, bilkurako grabazioaren audioa MP3 formatukoa. Akta elebiduna oraindik ez dugu bukatu, nolanahi ere, amaitu bezain pronto atal horretan bertan izango duzue.

Data Izenburua Gai-zerrenda Erabakiak Akta Audio fitxategia (mp3)
04/07/2013 Udalbatzarrak 2013ko uztailaren 4an egindako ohiko bilkuraren akta Ez dago erabilgarri

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena