Ermuko historiako pasarteak jasotzen dituzten marrazki koloredunen erakusketa
Ermuko Merkatu plazak herriko historiari buruzko erakusketa koloretsu bat zabaldu dugu gaurko egunean. Ermuko Margo eskolako ikasleek koloreztatutako hamabost lamina egongo jarri ditugu ikusgai, bertan herriko hainbat pasarte eta pertsonaien historiak biltzen dira. Oso lan politak, koloretsuak eta alaiak, non margoaz gain, hainbat material desberdin erabiltzen diren.
Erakusketa honen ideia Gabonetan sortu zen, orduan Ermuko Euskara Sailak Koloreztatzeko liburu bat argitaratu zuen, ikastetxeen bitartez banatu zena; gero liburu hori koloreztatzeko Margo Eskolakoei eskaini eta haiek gonbitea gogoz hartu eta laminok urtean zehar, osatzen joan dira, gaur Merkatu plazan erakusgai jarri direnak.
Lamina horiek Estibaliz Gonzalezek landutako testua dute eta Marta Teranek eginiko marrazkiak. Aleren bat eskuratu nahi duenak, plazan bertan dagoen Kioskoan izango du salgai.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin