M Clan: ikuskizun petoa

22.07.13
Kultura eta Gazteria

Ikuskizun peto-petoa. Hori larunbat gauez ikusi eta gozatu genuena San Pelaion bildutakoak, aurtengo Santixau egitarauko lehen musika kontzertuan. Soinu garbia, indartsua, metalezko konponketak, gitarra sakonak eta, nagusiki, erritmoa eta boskotearen entrega, batez ere, Carlos Tarque kantari geldiezinarena, bera ahots grabe eta urratuarekin, ia bi ordu gelditu gabe egon baitzen. Murtziarrek hustu egin ziren San Pelaio parkea bete zuten ikus-entzuleen aurrean.

Taldea gustura bueltatu zen Ermua, orain urte batzuk zineman jo baitzuen. Horren adierazle, bi aipamentxo ditugu. Lehena, kantaria eszenatokitik ikusleengana jaitsi izana da, kantatzen zuen bitartean. Une batean, kideek estrofaz nahastu eta bat jan zuela adierazi ziotenean, letra ahantzi egin zuela aitortu zuen. Bigarrena, goizaldeko ordu batak bost gutxiagotan emanaldia amaitutzat emateko amarrua egin zutenean. Gelditu eta berriz bueltatu ziren, beste hiru abesti eskainiz, eta hogei minutu gehiago jotzen jarraitzeko.Horien artean, bildutakoek kantatu zuen ‘Carolina’ ezaguna egon zelarik. Ordu batak eta hogeita bost minutu pasatxoan, agur esan zieten entzuleei. Bi ordutik oso hurbil geratu zen emanaldia.

Parte hartu zuten Carlos Tarque kantaria, Ricardo Tuipérez kide eta gitarra jolea, Toni Jurado bateria jolea gaixo zegoen Coki Jiménezen ordez, eta Iván ‘Chapo’ Gonzalez, baxua. Laburbilduz, talentu eta ofizio uztartu zuten, emanldi bikaina emanez. Kantatutako abestien artean, aipatzekoak dira, Maggie despierta, Arden las calles, Pasos de equilibrista/Baba O’Riley, Nadie se acuerda ya de ti, Escucha mi voz edo Noche de aullidos.

M Clanen aurretik, ‘Los Zigarros’ taldeak jo zuen, telonero lanetan. Bi formazioak erakusten dituen argazkiak uzten dizuegu jarraian, Óscar Blanco Gutiérrezek atera eta utzitakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan