'Hesian zuzenean, hemen eta orain' Ermuan Santixauetan

24.07.13
Kultura eta Gazteria

Nafarroko ‘Hesian’ talde ezagunak emango du uztailaren 27ko larunbat gauean emanaldia Orbe Kardinalaren plazan. Ordua gaueko hamarrak, zeru zabalean, libre eta doan. Emanaldia taldearen azken lana aurkezteko egiten ari diren touraren barne izanen da. Azken lanak ‘Hesian zuzenean. Hemen eta orain’ titulua darama eta kaleratu duten bosgarren diskoa da, zeina aurtengo otsailaren 22an aurkeztuta izan zen. Oholtza ostiralean muntatuko da.

Taldearen ibilbideko bosgarren kaleratze honek, lehenengo aldiz, zuzeneko bat biltzen du. Diskoan eta DVDan agertzen diren 26 abestiak Gernikako kontzertuan (2012ko abuztuaren 14an) eta Barakaldoko kontzertuan grabatu ziren. Diskoa taldearen esentziaren errepresentazio zehatza izan nahi du: abesti kementsuak, bizitasuna, jarrera solidarioa…



Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu