Udako ordutegi bereziak izango dira zenbait udal zerbitzutan
Udako aldia dela eta udal zerbitzutan ordutegi bereziak izango dira. Jarraian, ezberdinetako udal zerbitzuen udako ordutegia adieraziko da beren erabiltzailei informatzeko.
"Miguel Ángel Blanco" udal kiroldegia, Aritzmendi pilotalekua eta Betiondoko Kirol konplexua
Udal kiroldegiak udan izango duen egutegia, eta horren eragina kiroldegian eta Betiondo kirol gunean ezagutzera eman du. Kiroldegia uztailaren 31tik abuztuaren 23ra eta 25ean itxita egongo da. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea.
Bai igerilekua, muskulazio-gela, squash eta pista irekita egongo dira abuztuaren 24tik 31ra, biak barne, goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Kiroldegia itxita dagoen egunetan igeri egin nahi duten UKEko abonatuek Eibarkoetara joan ahal izango dira Ermuko txartelarekin erakunde biek duten hitzarmenari esker. Abuztuan Orbeako kiroldegira. Eibarkoen ordutegian kontsultatu aurretik.
Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 25etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Betiondo irailaren 1eko asteazkenean zabalduko berriz, bere ohiko ordutegiarekin. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.
Azkenik, Aritzmendi pilotalekua itzita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 23ra, biak barne. Abuztuaren 24an 31ra berriro irekita egongo da goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldeko 16etatik 20etara, 25ean izan ezik itxita egoteagatik.
Udal liburutegia
Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du Uztailaren 13tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.
Abiapuntu-punto de inicio
Abiapuntu zabalik normaltasunez eta ohiko ordutegian abuztuan zehar Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar, bulegoak bere ohiko ordutegia mantenduko duelarik. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean.
Gizarte eta kulturaren Saila
Gizarte zerbitzuak abuztuan irekita daude goizeko 8tik arratsaldeko 14etara, jaiegunetan izan ezik (abuztuaren 15ean).
Bai Emakumeen topalekua bai Lobiano Kultur Gunea itxita egongo dira abuztua hilabete osoa.
- Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegia
- Itxita: uztailaren 31-abuztuaren 23, abuztuaren 25
- Berrirekierako ordutegia: abuztuaren 24-31 (9:00-13:00 h. y de 16:00-20:00 h.)
- Betiondo Kirol Gunea
- Itxita: uztailaren 25 - abuztuaren 31
- Berrirekierako ordutegia: irailaren 1ean
- Aritzmendi frontoia
- Itxita: uztailaren 31-abuztuaren 23 eta abuztuaren 25
- Berrirekierako ordutegia: abuztuaren 24 - abuztuaren 31 (9:00-13:00 eta 16:00-20:00)
- Udal liburutegia
- Udako ordutegia: uztailaren 13 - irailaren 1 (9:00 - 14:00 h.)
- Itxita: uztailaren 31n, abuztuaren 15 eta 16an eta abuztuaren asteburuak
- Abiapuntu · Punto de inicio
- Udako ordutegia (8:00-14:00 h.)
Itxita: uztailaren 31n eta abuztuaren 15 eta 16
- Gizarte zerbitzuak
- Udako ordutegia (8:00-14:00 h.): uztailaren 1 - abuztuaren 31
Itxita: uztailaren 31 eta abuztuaren 15 eta 16an
- Emakumeen topalekua
- Udako ordutegia (8:00-14:00 h.): uztailaren 10etik 30era
- Itxita: uztailaren 31n eta abuzutan.
- Lobiano Kultur Gunea
- Itxita: uztailaren 31n eta abuztuan.
- Torreta (Toki Garapeneko Alorra)
- Itxita: uztailaren 31n, abuztuaren 15 eta 16n.
- Udako ordutegia (8:00-14:00): abuztuaren 1etik 31ra.
- Euskera Saila
- Itxita: abuztuaren 5etik 21era.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena