Arantza Morenok brontzezko domina lortu du Alcobendasen Espaniako txapelketan

30.07.13
Kirolak

Arantza Moreno Fernández gazteak brontzezko domina lortu du xabalina-jaurtiketa Alcobendasen ospatu zen Espaniako txapelketan pasa den asteburuan. Ermutarra 53,72 metroko jaurtiketa egiteko gauza izan zen, hau da, berak bere marka perstsonala 65 zentimetrotan hobetzea lortu zuen. Urrezko domina izan zen Barakaldoko atletarentzat, Nora Aida Bicet (55,96 metro), eta xilarreko domina Cadizko atletarentzat, Mercedes Chilla López (54,49 metro). Eskarmentu handiko atleta hauek Joko Olinpikoetan eta munduko txapelketan parte hartu dute.

Italian ospatu zen Europako Junior txapelketaren sekulako emaitza lortu eta gero, Arantza Moreno Espaniako txapelketara ilusioz beteta joan zen. Nahiz eta Rietin ospatutako txapelketan bosgarren marka lortu, Arantza apaltasunez Espaniako txapelketara iazko bigarren postua hobetzea oso zaila izango litzatekela jakinda joan zen, aurten kontrako onenak egongo liratekeko www.atletismoermua.com webgunean argitaratutako elkarrizketan agertzen den arabera.

Jarraian, Espaniako txalpeketaren emakumezko mailan xabalina-jaurtiketa espezialitatean sailkapena eskaintzen dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da