Errepideko seinaleak hobetzen lagun iezaguzu!
Seinale bertikal eta horizontalak trafikoa antolatzeko eta aritzeko oso lagungarriak dira eta beharrezko dugun informazioa emateaz gain, gure segurtasuna zaindu eta zirkulazioa erosoago eta eraginkorrago egiteko funtzioa betetzen dute. Horrexegatik, seinalizazioak uneoro osoa eta eguneratua izan behar du, kontserbazioa eta ikuspena egokia izan daitezen.
Urtero, Udaltzaingoak seinale bertikal eta horizontalen mantenu jarduerak definitzen dituen esku-hartze-plana ezartzen du eta horren bidez, udalerrian trafikoaren kudeaketarekin zerikusia duten beste hainbat lan osagarri betetzen ditu.
Eta, nahiz eta Udaltzaingoari antolamendu eta ibilgailu-zirkulazioaren erregulazio kontuetan erantzukizuna betetzea dagokion, herritar guztiak ere gonbidatzen ditugu Udaltzaingoa zeregin honetan laguntzen eta zaharkituak dauden edo hobe daitezkeen seinaleak zeintzuk diren esanez.
Helburu honekin, Web gunean foro berezi bat ireki dugu, non edozein intersatuk seinale bertikala edota errepideko marka kokatzen den tokia esan eta dauden gabeziak eta kalteak ahalik eta zehaztasun gehienarekin azaldu ahal dituen (falta, estalita, apurtuta edo jausita dagoen…, zein seinalizazio mota den: zebrabideak, marra horiak, bus-geltokiak, zama lanetarako guneak, norabidezko seinaleak…). Orrialdean bertan guri informazio hau hobeto ulertzen laguntzeko argazkia ere erants daiteke.
Interesatuek egiten dizkiguten ohar eta iradokizun guztiak urtero lantzen dugun esku-hartze planean jasotzeko konpromisoa hartzen dugu, Udaltzaingoak seinale bertikal eta horizontalen mantenurako era kontserbaziorako kudeatzen duen 30.000 euroko mugara arte.
Aurkeztutako iradokizun horiek erantzuteak gastu horren muga gaindituz gero, hurrengo urterako aurrekontuan burutu beharreko esku-hartze planean jasotzeko eta lehenesteko konpromisoa hartzen dugu.
Lotutako albisteak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko