Jardunaldia gauzatuko Margube enpresa eta Lloyd’s ziurtatzailearen arduradunek Izarra Centren

26.08.13
Ekonomi Sustapena

Margube Izarra Centre eraikinean kokatu den enpresak jardunaldia ospatuko du bihar gure herrian. Jardunaldi horretan ‘Lloyd’s’ enpresa ziurtatzaile britainiarreko kide eta arduradun europarrak parte hartuko dute. Bildutakoek jardunaldi horretan gure herrian laster eta etorkizunean emango dituzten trebakuntza ikastaroak hizpide izango dituzte, horretaz mintzatuko baitira. Bilera eta jardunaldia izarra Centre eraikinaren egoitzan bertan egingo da.

Deskripzioa

Margube aholkularitzari esker datozen hilabetetan gestio sistemak ziurtatzen dituen Lloyd´s (ISO, enpresak eskaintzen dituen hainbat trebakuntza ikastaro egin ahal izango dira gure herrian bertan, beste inora joan beharrik izan gabe. Orain arte horrelako trebatze eta ikastaroak egin ahal izateko Areeta, Madril eta Bartzelonara joan behar izaten ginen.

Aholkularitzak gure herriko eta eskualdeko ehungintza industrialarekin zerikusia duten enpresentzako (makina-erreminta eta automobilgintzakoentzat esaterako) trebakuntza saioak antolatzea ere aurreikusita du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik