Kutxabankek Izarra Centren kokatuko du bere eHealth berrikuntza zentroa
Kutxabank entitatearen Gizarte Ekintzak –BBK zenak- Ermuan kokatuko du bere ataletako bat, Izarra Centre teknologi eraikin berrian. Kutxabank entitatearen Kutxabankek eta Dravet Sindromearen Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute berriki, Dravet Sindromearen eta patologia epileptikoko kanalen inguruko ikerketan sakondu eta aurrera egiteko. Hitzarmen hori oinarri Cle Zentroa eratuko dute (BBKren Berrikuntza Zentroa osasun edo eHealth deritzanaren alorrean), zeina Izarra Centre eraikinean kokatuko du bere lan egoitza. Proiektuaren arduradunek eraikuntza aukeratu dute bere kokapen egokiagatik –Erkidegoko hiru hiriburuetatik ordu erdira baitago-, duen hornidura eta komunikazio ekipamendu eta abiadura azkarreko internet izateko punta-puntako teknologia. Proiektu honek enplegua ere ekarriko du, lehiaketa bidezko erregimenari jarraiki hiru lanpostu betetzeko prozesua iragarri eta martxan baitago: proiektuaren arduradun bat eta bi informatikari. Guztiek BBKren Osasun elektronikoko –eHealth- Berrikuntza Zentroan lan egingo dute, gure herrian izango dugun BBK Cle-deritzanean hain zuzen ere. Lanpostu horiek kontratatzeko hautapen prozesua jada hasita dago.
Zer da Draveten Sindromea edo gaixotasuna?
Gaixotasun arrarotzat jotakoa da Dravet Sindromea, hori aurkitu eta azaldu zuen ikertzailearen izena daramalarik. Arrarotzat jotzen ditu Europako Batasunak biztanleriaren %0,05 baino gutxiagori eragiten dioten gaixotasunak. Honek jatorri genetikoa du eta epilepsia da osagaietako bat, ukitzen dituen neskato eta mutikoetan sarri konbultsioak eraginez.
Zer eta nor da Dravet Sindromearen Fundazioa?
Dravet Sindromearen Fundazioa gaixorik dauden umeen guraso eta familien beharrei erantzuteko sortu zen eta gaixotasun ezohiko hau gehiago ikertu dadila sustatu eta finantzatzeko.
Zer da Cle Kutxabank?
Cle Kutxabank osasun elektronikoko zentroa da, erakundearen gizarte ekintzaren barne dagoena, non osasun alorreko ikerketa proiektuak garatzen dituzten gaixotasun horri dagokionez nahiz antzerakoei aurre egin ahal izateko eta gehiago jakiteko.
Proiektua sozial eta ekonomikoki jasangarria da, Microsoft bezalako kideak laguntzen baititu. Ukitutako familientzat balio soziala eransteaz gain Bizkiako Lurralde Historikoari ere balio ekonomikoa eransten dioena, ikerketak eta enpleguaren bidez.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du