Euskara ikasteagatiko diru-laguntzen deialdia zabalik

29.08.13
Euskara

Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako 2013ko beka deialdia zabaldu berri du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak jada aurkez ditzakete Abiapuntuko bulegoan, Konbentukoa kalean. Eskabideak datorren urriaren 1era arte, egun hori barne, aurkeztu ahal izango dira.

Udalak, pariatzen ari garen krisia euskara ikasteko oztopo izan ez dadin eta herritarrek duten egoera zailari aurre eginez, aurten ordenantza aldaketa egin du eta inoiz ikasi ez duten ikasleentzako zein egoera ekonomiko txarrean dauden herritarrentzako baldintzak malgutu ditu. Hortaz, egoera horretan dauden ikasleek matrikula egin eta deialdi honetan bertan matrikularen kostuaren erdia berreskuratzeko eskaera bidera dezakete. Horretaz gain, behin ikastaroa amaitu eta ordenantzan jasotako baldintzak bete eta gero, matrikularen beste %25a ere jasotzeko aukera izan lezakete datorren urteko deialdian. Neurri hauek, herritarron euskara maila hobetu eta eguneroko bizitzan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, deialdi honi dagokion partida ere handitu da eta guztira 16.500€ banatuko dira aurkeztutako eskabideen artean.

Horretaz gain, gogoratu beharra dago HABEk irailean ikasleentzako diru-laguntzen deialdia zabaltzeko asmoa ere baduela eta hortik ere matrikularen kostua arin daiteke, laguntza biak, gainfinantziazioa sortu barik, bateragarriak baitira.

Informazio guztia

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko