Normaltasuna nagusi TAO aplikatu den lehenengo egunean, gorabeherarik gabe

02.09.13
Hiritarren Segurtasuna

Nomaltasuna izan da nagusi gaur Ermuan, TAO (Trafiko eta aparkamendua antolatzeko) sistema estreinatu dugun egunean. Berrogeita bost aparkaleku egongo dira sistemaren barne, txandaka eta doan erabiltzeko. Araututako sistema berria aplikatzen hasi arren, herritarrok jakinaren gainean egon gara eta ez du inor ezustekoan hartu, bakarren bat izan ezik. Udaltzain agenteek informatzeko eta sistemak ukitutako eta zaintzeko eginkizuna aragotu egin dute. Doan aparkatu dezakegun ordua gainditzeagatik ez diote inori isunik jarri. Autogidari guztiek beren erantzukizuna erakutsi dute derrigorrezko tiketak atera eta autoan ikusgai jarri dituztelako.

Udaltzain agentek hainbat isun jarri dizkiete zamalanetako guneak errespestatu e zeta autoak bertan utzi dituzten gidariei. Horrelako hainbat izan dira. Hortaz, adi ibili! Lehehenengo egunean ohar informatiboak utzi dizkiete sistema bete eta araua errespetatu ez duten gidariei.

Ermuan izango dugun TAOren ezaugarriak. Galdera edo zalantza ohikoenak

Gure herrian txandaka, doan eta ordu betez, gehienez ere, erabiltzeko 45 aparkaleku espezifiko izango ditugu. Ordu betez, gehienez ere, denbora gehiagoan luzatu ezin gabe.

Txandaka erabiltzeko aparkalekuak arautzen dituen zonaldeak ondorengoak dira:

  • 1. Zonaldea: Valdespina Markesa kalea, Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 5eraino, eta Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 7raino; Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
  • 2. Zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
  • 3. Zonaldea. Karabixa, alde bietan.

Ordutegiak:

OTA aparkalekuan doan eta gehienez ordu betez egoteko aukera emango digu, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean, eta arratsaldeko 6etatik 8etara arte astelehenetik larunbatera. Igande, jaiegun eta abuztuan ez da TAOrik izango.

Doan ahal da lehengo ordua?

Doan lehenengoa eta hori bakarrik, ezin izango baita okupatu denbora gehiagoz. Ezin da gehiago erabili, helburua txandaka erabiltzea eta leku libreak izatea delako. Inor ezin izango du ordu bete baino gehiago aparkatu. Denbora hori gainditzen duenak ez du tasarik ordainduko, Ordenantzak arautzen duena ez betetzeagatik isuna baizik.

Ordu bete baino gehiago behar duenak –bi ordu esaterako- Valdespina parke azpian dagoe aparkalekura edo Lomi-powerreko lantegi ohira joan beharko du.

Kotxea lekuz aldatu eta zonaldeetan berriz aparkatzerik ahal dut?

Ez, inolaz ere ez. Zonalde horietan gehienez ere ordu bete aparkatu ahal izango dugu. Denbora hori gainditu ostean ezin izango da zonalde horretan gehiago aparkatuko, 2 ordu pasa arte.

Non eta nola izapidetu dezaket egoiliarren txartela?

Ez da posible, ez baita egoiliar txartelik izango. Ordenantzak ezartzen duen ordutegitik kanpo aparkatzea libre egongo da. Hurrengo egunerako, berriz ere, libre utzi beharko dugularik txandaka erabiltzeko.

Ermuko sistema gainerako hiriburu eta herrietan dutenaren desberdina izango da nolabait.Helburua da behar duenak hirigune erdian aparkatzeko lekua izatea baita, txandaka erabiltzera derrigortuz. Gehien ordain dezakeenak ezin izango du denbora gehiagoz erabili. Berdintasunezko sistema da, gidari guztientzat doan denbora tarte berdina.

Aparkalekuaren kudeaketa eta kontrola

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egingo da, Udaltzaingoak egin beharko duen ikuskapen-lanaz gain.

Zigorrak

Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 €ko isunarekin zigortuko dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa (100 €) izango da.

Ordenantza osoa jarraian uzten dizuegu, pdf formatean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan