Ingelesez, euskaraz eta gaztelaniazko irakurle-klubetarako izen-emateak

03.09.13
Udal Liburutegia

Udako atsedenaren ostean udal Liburutegiak helduen irakurle-kluben aukera handitu, eta irakurketaz eta irakurritako liburuen iruzkinez baliatuz beren maila ingelesean hobetu nahi duten pertsonentzako aukera berri eta aproposa prestatu du.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

2010. urteko urrian biltzen hasi ziren euskarazko eta gaztelaniazko irakurle-kluben jarduera berriz berreskuratuko, ingelesezko aukera eta eskaintza gehituta.

Euskarazko saioak hileko lehen astelehenean mantenduko dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara, eta gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean, ordutegi berdinean. Ingelesezko taldea, aldiz, eta bi talde sortuz gero, hileko lehen eta bigarren astearteetan bilduko da, 19:00etatik 20:30era. Ekimen hau Lobianon Kultur Gunean egiten da.

Ekainean ingeleseko mintzapraktika taldeetako partaideen artean Liburutegiak galdeketa bat egin zen, non ekimen berri honek interes handia pizten zuela agerian geratuz. Horregatik bi talde eratzea aurreikusi dute antolatzaileek. Talde bat hileko lehen asteartean bilduko zen eta beste bat bigarrenean.

Euskarazko irakurle-klubeko partaideek urrian, azaroan eta abenduan irakurriko dituzten liburuak “Zorion handiegia” (Alice Munro), “Idazten ari dela idazten duen idazlea” (Iban Zaldua) eta “Egia esan” (Peru Magdalena) izango dira. Gaztelaniazko klubekoak “El juego de las sillas” (Uxue Alberdi), “La librería ambulante” (Christopher Morley) eta “El cartero de Neruda” (Antonio Skármeta). Eta ingelesezkoek “Life of Pi” (Yann Martel), “The boy in the striped pyjamas” (John Boyne) eta “The remains of the Day” (Kazuo Ishiguro).

Doako jarduera, aukerako hizkuntzan eta partaide kopurua mugatuan

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.

Aurreko urteetan irakurketa-klubetan parte hartu duten pertsonek emailez jasoko dute ekintzari buruzko informazioa. Lehenengo aldiz parte hartzeko Interesa duzuenok, aldiz, datuak emateko pasa zaitezkete udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.