Antzokiak hasiera emango dio zine denboraldi berriari

04.09.13
Ermua Antzokia

Udako etenaldiaren ondoren Antzokiak bere ohiko jarduera eskaintzen hasiko da, poliki-poliki. Hori horrela, irailaren 5eko ostegunean zine emanaldiekin hasiko da, zineklubeko filma proiektatuz. Hilero bezala, jada, Lobianon edo takilan bertan erosgai dugu irailerako bonoa, zeinak 12 euroko prezio duen. Bonoarekinirailean proiektatuko diren helduentzako zine komertzialeko eta zineklubeko 12 emanaldietara sartu ahal izango gara, proiekzioa euro 1etan, 3 dimentsioetako filmetara izan ezik, hiretan 2 euroko gehiago erantsi beharko baititugu.

Iraileko zineklubean lau titulu ikusi ahal izango ditugu. Pretatutako egitarauaren barne, azpimarratzekoa da ‘Cinema Paraiso’ lan apartarekin ezagutzera eman zen Giusepe Tornatore zuzendariaren ‘La mejor oferta’. Haifaa Al-Mansour zuzendari Arauiarraren ‘La bicicleta verde’ ahantzi gabe. Emakume honek bere lan eta jakintza jarri du filma ausart, adimentsu eta erakargarria ekoizteko. Sebastian Pilote zuzendariaren ‘El Vendedor’ luzemetraia ere ikusgai izanen dugu, herrixka kanadiar batengan krisialdiak eragindako ondorioen argazki zorrotz eta gogorra emango diguna.

Zine komertzialaren atalean 8 filma proiektatuko ditugu. Eskaintzaren barne, Brad Pitten ‘Guerra Mundial Z 3D’, Matt Damon eta Jodie Fosteren ‘Elysium’, ‘Una canción para Marion’ tragikomedia britainiarra, non Vanessa Redgrave antzezlearen lanaz gozatzeko; eta amerikako zine independientearen bi maisu lan txiki bi; ‘El último concierto’ eta ‘Mudd’. Lehenengoan lan egiten dute Seymour Hoffman eta Christopher Walkenek eta, bigarrenean, Matthew McConaughey eta Reese Witherspoonek. Estatuko zineak ere bere tartea izango du, Daniel Sánchez Arévaloren ‘La gran familia española’ proiektatuko dugulako. Protagonistak Verónica Echegui eta Antonio de la Torre dira.

Haurrentzako emanaldien atalean, beste lau lan proiektatuko ditugu, guztiak kalitatezkoak: Monstruos University 3D; Gru 2, Mi villano favorito 3D; Zarafa –euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin- eta ‘Los Pitufos 2 3D’

Aste honetako tituluak ‘7 cajas’, ‘Pérdidos en la nieve’, ‘El hipnotista’ eta ‘Monstruos University 3D’ dira

Irailaren 5eko ostegunean Parguayko ‘7 cajas’ ikusteko aukera izango dugu, Juan Carlos Maneglia eta Tana Schémborik zuzendutakoa. Merkatuan zamalanak egiten aritzen den gazte batek enkargu arraro samarra jasotzen du, 100 dolarren truke 7 kaxa garraiatu eta banatzeko eskatzen baitiete. Gaua iristearekin bat enkargu erraza ematen zuena korapilatu eta arriskutsu bihurtzen da. Erailketa istorioa da, auzoetan, intrigaz jositakoa eta behin eta berriz asmatzen dena, ikuslearen gozamenerako. Filmak gazteria saria jaso zuen iaz Donostiako Zinemaldian. Iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Petter Naess zuzenduriko ‘Pérdidos en la nieve’ filma norvegiarra ikusgai izango dugu. Benetako oinarri du eta hegazkin pilotu talde britainiar eta alemanek bizitako epopeia kontatzen du, borrokan ibili eta lurratu ondoren izoztutako mendian bizirauteko pasatakoak erakutsiko dizkigularik. Interpretazio onak ditu, aktoreek balore etikoak, erakutsiko dizkigutelarik modu elegante eta afektiboan. Ez du inor epel utziko. Hiru aukera izanen dugu ikusteko: larunbat arratsaldeko 7:30etan; igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan.

Asteburuko bigarren proposamena ‘El Hipnotista’ da, Lasse Hallstrom zuzendari suediarrarena. Thriller deserosoa da, iluna da, Lars Kepler idazlearen eleberri famatu batean oinarrituta dagoena. Estocolmo hirian gertatutako familia baten erailketaren ondorioz shock egoeran geratu den gazte bat poliziak kasua argitzen saiatzeko izango duen lekuko bakarra da. Mutilari galdeketa egiteko hipnotista batez baliatzea erabakiko du poliziak. Laurnbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7:30etan proiektatuko dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandean, Monstruos University 3D proiektatuko arrartsaldeko 5etatik aurrera. Munduan oso famatu egin zen Monstruos S.A. filmaren ondorio da. Proposamen honetan Mike eta Jamesen arteko lotura sortu zen ezagutuko dugu. Egun banaezinak badira ere, hasieran ez ziren hain ondo konpontzen…Filma dibertigarri, distiratsu eta umorez jositakoa da, nagusi zen gaztetxoei asko gustatuko zaiena.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea

.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak