'Gure Agendak' irailean euskaraz gozatu ahal izango ditugun jarduerak bildu ditu
Udal Euskara sailak ezagutzera eman du hasi berri dugun hilabetean euskaraz bizi eta gozatu ahal izango dugun jardueren bilduma. Iraileko ‘Gure Agenda’, jardueraz lepo dator, eskaintza zabalaren berri ematen baitu. Bilduman jasotzen denez, zabalik dago oraindik udako postalen lehiaketa, herriko euskaltegietan euskara ikasteko matrikula aldia eta ikasleentzako diru-laguntza deialdia, eta Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaia Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Halaber, aukeran hainbat ikastaro izanen ditugula ikasten eta gozatzen jarraitzeko: Berbalagun ekimenak eskainiko dituenak, UKE erakundearenak, Alboka Musika Eskolak eta Txindurri dantza taldeak eskainiko dituztenak. Orrian hilabete honetan, euskarazko Zarafa filmaren proiekzioaz eta Ermua Kantuan kalejiraz gozatzeko aukera ere izango ditugu.
Aukera zabala, anitza eta guztion gustuak asetzeko modukoa, gutxi balitz dena ona eta gainera euskara hutsean. One gin!
Iraileko ‘Gure agenda’ pdf formatuan ikusteko, saka lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin