Europako liburutegiek puxikak aireratuko ‘Naple sister libraries Day’ ekimenarekin bat
Europa osoko liburutegiek “NAPLE Sister Libraries Day” ospatuko dituzte irailaren 13ko ostiralean, gurea tarteko izanik.
Ermuko udal Liburutegia NAPLE sarean sartu zen pasa den udaberrian eta gaur egun lanean dihardu Belgikako liburutegi batekin adiskidetze hitzarmena sinatzeko.
Poloniako Piekary Slaskie Liburutegiak proposatuta aurten, lehenengo aldiz, NAPLE Sister Libraries Day “Irakurtzea modan dago–Leer está de moda–Reading is fashionable” lelopean ospatuko da. Egun horretan Europa osoko liburutegiek gutxienez 150 puxika askatuko dituzte. Puxikek kanpainaren helburua azaldu eta irakurketaren garrantzia azpimarratuko duten liburutegi bakoitzak diseinatutako postalak lotuta eramango dituzte.
Postalaz gain, udal Liburutegitik askatuko diren puxikei ospakizunean parte hartuko duten liburutegiko bazkideek eta ikastetxeetako ikasleek aukeratutako mezuak ere erantsiko zaizkie.
Postalez eta mezuz betetako puxikak Liburutegiko harmailatik askatuko dira irailaren 13an, ostirala, eguerdiko ordu-batean eta udal Liburutegiak irakurketaren alde egin nahi duten pertsona guztiei gonbitea egiten die.
Kroazia, Txekiar Errepublika, Lituania, Eslobenia eta Portugaleko liburutegiak, besteak beste, hartuko dute parte deialdian.
NAPLE Foruma Espainian Kultura Ministeriotzako Liburutegien Lankidetzarako Zuzendaritzaorde Orokorra. NAPLEko helburuetako bat kooperazioa, lankidetza koordinatua eta udal Liburutegien garapena Europan.
NAPLEko ekimenetako bat errealitate eta interes berdinak dauzkaten europar hiri desberdinetako liburutegi publikoen arteko adiskidetze hitzarmenak sinatzea da.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.