Liburutegia itxita egongo da asteburuan zehar

12.09.13
Udal Liburutegia

Udal liburutegia ez da zabalik eta erabiltzaileentzat erabilgai iraileko hirugarren asteburu honetan, zerbitzuari ez eta kultura sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Aste bukaera eta jai egunetan zerbitzua eskaintzen duen hori lehenbailehen betetzen hastea espero du, egitekoaz arduratuko den langilea hautatzeko prozesua amaitu eta gero, horretan jarduten zuena baje egin eta beste enpresa batera pasa ondoren. Hautatze prozesua egin ostean, langilea trebatzen ari da zerbitzua ohikoa dugun bezala, egokiro eta kalitatez ematen dela bermatze aldera.

Azaldutako arrazoiarengatik liburutegia itxita egongo da irailaren 14 eta 15ean. Ezinbesteko itxiera honek Liburutegiko erabiltzaileengan izan ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatzen dugu.

Egoera eta asteburuko ordutegi bereziak bere onera datorren aste buruan –irailaren 21 eta 22an- bueltatuko direla aurreratu dezakegu, honakoan besterik ez baita gehiago itxita mantenduko. Barka eragozpenak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat