Juanita Ibaibarriaga euskarazko Literatur eta erreportaje lehiaketaren XX. edizioa zabalik

12.09.13
Euskara

Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago eta bereziki LHko 3, 4, 5 eta 6 mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Modalitate honetako irabazleei 40 euroko sari bana emango zaie erosketak egiteko txarteletan, Ermuko Merkatarien Elkarteko dendetan truka dezan. Atal honetan gaia librea da eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik.

Bigarren modalitatean, berriz, nagusien lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlana erreportaje bat izango da, barne har ditzaketelarik elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat jotzen den edozein material. Lanaren luzera 4600 eta 5600 karaktere artekoa izango da eta derrigorrez Ermua edo ermuarrekin lotura izan behar du gaiak. Lan onenak 360 euro eskudirutan jasoko ditu.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura, Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke edo euskara@udalermua.net korreo elektronikora bidali behar dira, azaroaren 7a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak abenduaren 3an, euskararen egunean banatuko dira Udal Liburutegian eta Webgune korporatibo honetan izango dira ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko