Betiondo kirol anitzeko pista prest eskola kirol, federatu eta amateurrentzat
Betiondo Kirol Gunean dugun kirol anitzeko pista pintos-pintxo dugu hasi berri dugun denboraldirako, zurezko zorua konpondu eta estaldurako itoginak konpondu eta gero. Aste honetan instalazio berrireki da eta, jada, erabiltzen hasi dira urtean zehar horretan kirola egiten duten ikastetxeetako, klub eta federatuta edo amateurrak diren kirolariek. Konponketak 58.000 eurotik gorako kostatu du i, UKEko aseguruak eta erakunde autonomoak berak ordaindu dutena. UKEk zurezko tarima konpondu eta estaldurako itoginak erreparatu ditu filtraziorik izan ez dadin.
Lanak Parquets Nervión SM enpresak egin ditu. Egindakoaren artean ondokoak nabarmendu behar dira: kirol zorua desmuntatzea, pago trinkoko egur tarima berria jartzea eta zoruaren leuntze eta bernizatze lanak, hain zuzen ere. Era berean, eskubaloi, areto futbol, saskibaloi eta eskubaloi txikiko zelaien markak margotu egin dira araudiari jarraiki eta horretaz gain, minibasketeko eta boleibolekoak baita ere, azken hauek hezkuntza zentroetako heziketa fisikoko irakasleen eskariari erantzuteko. Egindako guztiarekin beren entrenamendu eta saioetan gauzatu ditzaketen jarduerak areagotzeaz gain, heziketarako hobekuntza ekarriko duelakoan gaude.
“UKEko presidenteorde eta kirol zinegotziak adierazi digunez “egindako lan eta emaitzarekin gustura geratu gara, konponketa honi esker Ermuko eskola kiroleko zein federatuak diren kirol taldeek kalitatezko kirol instalazioa izango dutela ziurtatzen baitugu berriz ere. Bertan eskubaloia, areto futbola, saskibaloia, minieskubaloia eta mini-basketa segurtasun eta erosotasun baldintza egokienetan burutu ahal izango baitu” erantsi duelarik Miguel Ledesmak.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da