Zabalik 2013ko Beldur Barik lehiaketa, gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa
Beldur Barik ekimenaren xedea da gazteen artean balio positiboak sustatzea: zehazki, haien arteko harremanetan errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea.
Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei begira antolatutako jarduera da, eta hauxe du helburu: programak aldarrikatzen dituen jarrerak eta mezuak ikus-entzunezko formatuan erakusten dituzten adierazpen artistikoak saritzea.
Zabalik dago 2013ko Beldur Barik! Programan antolatzen den izen bereko lehiaketa. Beldur Barik Jarrera lehiaketaren 4. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko dira. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzunkidetasuna eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte. Landu edo ukitu daitezken gaiak anitzak dira: beldur barik jarrera, gorputza ligeak, sexu aniztasuna, feminismoa, amodioa, erasoei aurre gin ahal izateko autodefentsa, eta abar…
Euskal Autonomi Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, bi kategoriatan banaturik. Lehena, lehena 12tik 17 urtera bitartekoa eta bigarrena, 17tik 26ra doana. Banaka nahiz taldeka parte hartu ahal dezakete, ikastetxearen izenean, ikasgelarenean edo elkarte moduan. Lehiaketara aurkezten diren 18 urtetik beherako gazteek oinarrietan jasotako baimen agiria -1. eranskina- bete eta aurkeztu behar dute. Lehiaketan bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza eta beste bi aipamen berezi, 250 euro jasoko dutenak, hurrenez hurren. Eta azkenik, sari herrikoia, zeinak beste 300 euroko zuzkidura duen.
Lehiaketa jada zabalik dago, eta azaroaren 15era bitartean lanak aurkeztu ahal izango dira. Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak lasterbidez uzten dizkizuegun Oinarri Orokorretan dituzue.
BELDUR BARIK ERMUA 2013
Lehiaketaren eta sarien osagarri, Ermuko Berdintasunerako Alorrak herriko lan edo proposamen onenak sarituko ditu, ermuarron arteko partaidetza sustatzeko. Sari hauek eskuratzeko aukera izateko parte hartzaileek Ermuan erroldaturik egon beharko dute.
Emakueentzako udal Jabekuntza Eskolatik urtean zehar bultzatzen ari da programa hau etengabe: helburu horrekin aurten argazkilaritza digitaleko tailerra egin da, beldurbarik jarrera gazte ermuarren artean lantzeko eta horien parte hartzea lehiaketan sustatzeko. Lehiaketa sari orokorrez gain, Berdintasun udala sailak beste 300€urotako bina sari emango ditu, bana kategoria bakoitzeko (12 urtetik 17ra bitarteko kategoriarentzat eta 18 urtetik 26ra artekoentzat).
Azpimarra behar da, Ermuko lehiaketara aurkezturiko parte hartzaileek orokorrean ere parte hartu ahal izango dute, bateragarri baitira. Lanak azaroaren 15era arte aurkeztu daitezke. Hori bai, bi kopia bidali behar dute, bat casadelamujer@udalermua.net postontzira eta bestea jarrera@beldurbarik.org helbidera.
Ermuko sariak nori egokitu zaizkion azaroaren 22an ezagutaraziko dira, Lobianon egingo den jaialdiaren barne. Ekitaldi horretan herriko gazteek lehiaketara aurkezturiko lanak emango dira ezagutzera.
Lehiaketara aurkezten diren guztiek azaroaren 25ean egingo den BeldurBarik Topaketan parte hartu ahal izango dute, non herriko gazteen lanak ikusteko aukera izanen dugun.
Argibide gehiagorako joan Emakumeen Topagunera –Izelaieta 12an- edo deitu bertako 943 171030 telefono zenbakira, edo ikus bere mikrosite gunean.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko