Lehen sektoreko produktuak online saltzeko 2.0. tresna eta marketing ikastaroa

20.09.13
Ekonomi Sustapena

Udaleko Toki Garapen Alorrak, "Merkataritza online eta teknologia berriak nekazaritzan’ izeneko ikastaroa egingo du gure herrian. Ikastaroa hori Lanbideren finantzazioari esker egingo da. Ikastaroarekin egun lanean dauden enpresei edo epe labur edo ertainean horrelako enpresa sortu nahi dutenei laguntza eman nahi zaie. Laburbilduz, ikastaroaren helburua martxan dauden enpresa eta autonomoen edo etorkizunean izango direnen salmenta gaitasunak indartzea da.

Lanbideren finantzazioarekin antolatutako ikastaro honek 150 ordu izango du eta asteartetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara bitartean eta enpresentzako Izarra gunean burutuko da. Ikastaroan zehar, besteak beste, marketinarekin eta teknologia berriekin erlazionaturiko hurrengo kontzeptuak ikusi eta ikasiko dira: nekazaritza eta salmenta, legeak, arauak eta ziurtagiriak, elikaduraren kalitatea, merkatuaren segmentazioa, marketin-plana, komunikazio eta informazio teknologia berriak, kontsumitzaileen portaera, bezeroen fideltasuna, berrikuntza, enpresa – ekintzailea, enpresaren finantza analisia, merchandising, eta abar. Ikastaroari amaiera emateko ekitaldi bat egitea aurreikusita dago.

Ikastaroa egin ahal izateko ezinbesteko da honako baldintza hauek betetzea: lehenengo sektorean jardutea, jada enpresa izateagatik edo eta enpresa berria sortu nahi delako. Ikastarorako aurre inskripzioa Lanbideren bulegoetan egin ahal izango da datorren astelehenetik hasita.

Informazio gehiagorako deitu: 943177159

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik