Matxura teknikoagatik Ermua Antzokiak bi zine emanaldi bertan behara utzi zituen larunbatean

23.09.13
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak halabeharrez eta ezinbestean bi zine emanaldi bertan behera utzi izan ditu azken asteburuan, proiektore digitalak matxura izan eta gero. Horregatik, kultura zinegotziak, alorreko zuzendaritzak eta zerbitzuaz arduratzen diren lankideak herritarroi eta larunbat arrats eta iluntzean sarrerak erosi eta aretora hurbildu zirenei eragozpenak barkatzeko eskatu diete. Bertan behera utzi beharreko emanaldian arratsaldeko zazpi eta erdietakoa eta iluntzeko hamarretakoa izan ziren.

Teknikariek Antzokian eman zuten igande goiza arazo teknikoei aurre egin eta proiektorea zerbitzuan jartzeko ahaleginetan, bezperakoa errepikatu ez zedin. Lanak bere fruitua eman zuen eta iganderako aurreikusita zeuden hiru saiak normaltasun osoz eman izan ziren.

Udal Kultura sailak larunbat arratsean Antzokira hurbildutako guztien jarrera eskertzen du, egoeraz jabetu baitziren ulergarritasuna nagusi izanik. Horregatik, zinerik onena eskaintzen jarraitzeko konpromisoa berresten du, baldintzarik ahalik eta onenetan, hortaz; horrelakorik berriz ez gertatzeko neurriak areagotu egingo dituela adieraziz.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena