Ia ez da sarrerarik geratzen ostiraleko antzerki emanaldirako

25.09.13
Ermua Antzokia

Ia ez da sarrerarik geratzen ostiraleko ‘Ni para ti, ni para mí’ titulua duen antzerki emanaldirako eta udal Kultura sailak sarrerak agortuta daudela adierazi dezake datozen orduotan. Belinda Washington eta Miriam Díaz-Aroca antzezleek eskainiko duten piezak ikusmina piztu du, dozena bat eskas sarrera ez baitira geratzen aldez aurreko salmentan salgai. Emanaldia Antzokian izango da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu.

Lana Sonia López eta Juan Luis Iborrak idatzi dute elkarlanean eta, azkena hori da, zuzendari lanak egiten dituenak.

Sinopsia

Komedia beltza da piez honen generoa; "telefono beltzezko" komedia bat dela ere esatera ausartuko ginateke, hala deitzea onartzen badiguzue, alegia. Bere osagaiak dira: hildako pertsona, bi emakume, herentzia bat, etxebizitza bakarra eta... Ordu eta erdi Marta eta Bearen "gainjarritako bizitza"ren gako guztiak ulertzeko, non ezer ez den dirudiena.

Elkar ulertzera kondenatuak, horixe da bata bestearengandik hain ezberdinak diren bi emakumeoi datorkiena. Amesgaiztorik okerrenean ere ez zuketen imajinatuko zer nolako opari pozoitua ekarriko zien bizitzak, baina are gutxiago adiskidetasunaren eta mendekotasunik ezaren balioa ezagutuko zutela horri esker. Orain ez daude beti ondoan izan duten gizonaren menpe; orain beste emakume baten menpe daude... nahiz eta, gustatu zein ez gustatu, gizona, gizon hura, beti bertan dagoen, larregi ere bai batzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean